Hauteskundeak AEBetan

Obamak errepublikanoen kontrolpeko erakundeekin agindu beharko du

Bozak irabazita, Alderdi Errepublikanoak izanen du AEBetako Kongresuko bi ganberen gehiengoa presidentearen agintaldi amaieran.

/ BERRIA

Mikel Rodriguez -

2014ko azaroak 6

Errepublikanoak izan dira AEBetan egindako hauteskundeen garaile nagusiak. Kontserbadoreek Ordezkarien Ganberan zuten gehiengoa handitu eta sendotu dute, eta gehiengoa lortu dute Senatuan, Obama boterean dagoenetik lehenbizikoz.

435 ziren Ordezkarien Ganberan berritu beharreko eserlekuak, eta 36 Senatuan. Azken horretan, demokraten kontrolpeko sei estatu berreskuratzeko helburua zuten errepublikanoek, 46 eserlekutik 52ra pasatzeko, eta, hala, ganberan gehiengoa osatzeko. Azkenean, Colorado, Arkansas, Montana, Mendebaldeko Virginia, Hego Dagokata eta Hego Carolinan irabazita lortu zuten errepublikanoek Senatuaren kontrola. Ordezkarien Ganberan, aurrez bazuten nagusitasuna, eta sendotu egin dute orain.

Kongresuko ordezkariez gain, 36 estatuetako gobernadoreak ere aukeratu zituzten atzo AEBetako herritarrek. Kasu honetan ere, errepublikanoak nagusitu ziren, aurretik zeukaten aldea (29 gobernadore zituzten hauteskundeen aurretik, eta 21 demokratek) zabalduz. Behin betiko datuen faltan, gutxienez lau dira demokraten eskutik errepublikanoetara pasatako estatuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna