Kataluniako hainbat politikarik nazioartera joko dute erabakitzeko eskubidearen alde

NBEn eta Europako zenbait erakundetan aurkeztuko dute agiria alderdi politikoetako ordezkariek.

Kataluniako ordezkari politikoen agerraldia, salaketa aurkezten. /
Kataluniako ordezkari politikoen agerraldia, salaketa aurkezten. / @Esquerra_ERC

Berria -

2014ko azaroak 5

Kataluniako ehundik gora diputatu, alkate eta zinegotzik salaketa bat aurkeztu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalak igandeko deialdia baliogabetu ondoren. CDC, UDC, ERC, ICV, EUiA eta NECat alderdietako ordezkariek Europako erakundeetara eta Nazio Batuen Erakundera eramango dute agiria.

Kataluniako Parlamentuan egin dute testuaren aurkezpena; horretan azaltzen dutenez, Kataluniako herriak, legezko arrazoi demokratikoengatik, "subjektu politiko eta juridiko subirano izaera du", eta, horrela, bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea aitortzen zaio.

Haien arabera, Espainiako Gobernuaren jarrerak "urratu" egiten du "osaera nazioaniztuna duten estatu demokratikoen eskubide eta praktika", eta, gainera, salatu dute gobernuaren aldetik ez dagoela borondate politikorik elkarrizketa eta negoziaziorako. Salaketa NBEra, Europako Parlamentura, Europako Batzordera, Europako Kontseilura eta Europako Lankidetza eta Segurtasunerako Erakundera igorriko dute.

Jordi Turull CIUren bozeramaileak esan duenez, salaketa sinatu dutenek Kataluniako gehiengo bat ordezkatzen dute, eta nabarmendu du oinarrizko eskubideen alde ari direla: "Nazio bat gara, eta erabakitzeko eskubidea dugu". Oriol Junqueras ERCko ordezkariak gaitzetsi egin du Espainiako Estatuak eta haren alderdi garrantzitsuenek duten jarrera "antidemokratikoa". Artur Mas Generalitateko presidenteak "lasaitasun mezua" igorri die herritarrei.


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna