USTELKERIA

Cristina Borboikoaren inputazioari eutsi dio epaileak, bi delitu egotzita

Dirua zuritzeaz ez du inputatu, baina bai, ordea, ustez iruzur egiteagatik. 'Botin doktrina' ezartzeaz erabaki behar du orain epaileak.

Cristina Borboikoa. /
Cristina Borboikoa. / Ballesteros/EFE

Berria -

2014ko azaroak 7

Palmako Auzitegiak Espainiako erregearen arrebaren inputazioari eutsi dio, aho batez hartu baitute erabakia Monica de la Serna, Juan Jimenez eta Diego Gomez epaileek. Dirua zuritzea egotzita ere inputatuta zegoen, baina hori kendu egin diote epaileek. Hortaz, ustelkeriaren kontrako fiskaltzak eta akusazio partikularrak akusazioak zehatz ditzakete orain.

Hala ere, baliteke hura ez epaitzea. Izan ere, Botin doktrina ezartzen dioten erabaki behar du epaileak. Auzitegi Gorenak 2007ko abenduan ezarri zuen Botin doktrina. Auzitegi Nazionalak uko egin zion Santander bankuko presidente Emilio Botinen aurkako epaiketa bat herri akusazioaren eskariz soilik abiatzeari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna