serbia

Serbiako alderdi erradikaleko buru ohi bat aske uzteko agindu dute, osasun arazoengatik

Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak hartu du erabakia.

Vojislav Seselj, 2009an. VALERIE KUYPERS / POOL
2014ko azaroaren 7a
08:18
Entzun

"Premiazko arrazoi humanitarioak" argudiatu ditu Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegiak Vojislav Seselj libre uzteko. Jean-Claude Antonetti epaileak sinatutako epaiak dioenez, tratamendua "ingurune egokienean" hartzeko askatu dute. 60 urte ditu Seseljek, eta, gertukoek adierazitakoaren arabera, minbizia du.

Hamar urte daramatza espetxean epai zain. Serbiako eta Kroaziako gerretan, 1991. eta 1994. urteen artean, hilketak, garbiketa etnikoak eta gerra krimenak egitea leporatzen diote. Gutxienez 120.000 lagun hil ziren Balkanetako gerretan, gehienak bosniarrak. 2003ko otsailean bere burua aurkeztu zuen auzitegian, epaitua izan zedin.

SRS Serbiako Alderdi Erradikaleko buru izan zen Seselj. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Auzitegia 90eko hamarkadan sortu zen, Balkanetako gerretako krimenak epaitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.