elkartasuna

Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian, erabakitzeko eskubidearen alde

Bartzelonan EAJ eta EH Bilduko ordezkariak elkarrekin agertu ziren hedabideen aurrean.

Banderak eta botoak sartzeko gutunazalak, Iruñeko bilkuran.
Banderak eta botoak sartzeko gutunazalak, Iruñeko bilkuran. / Ińigo Uriz/Argazki Press

Berria -

2014ko azaroak 10

Katalunian milaka herritarrek botoa ematen zuten bitartean, Hego Euskal Herriko hiriburuetan hainbat lagun bildu ziren erabakitzeko eskubidearen alde. Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian elkarretaratzera deitu zuten. Ikurrinak eta Kataluniako banderak izan ziren nagusi, eta guztien artean Iruñekoa nabarmendu da, bat egin baitute EH Bildu eta Geroa Bai koalizioek eta LAB, ELA, EHNE, CGT, EILAS eta ESK sindikatuek.

Eragile horiek ohar batean azaldu dutenez, Espainiaren jarrera ez dator bat “nazioartean demokratikoak diren estatuek berezkoak izan behar dituzten jokabideekin”. Kanadak Quebecekin eta Erresuma Batuak Eskoziarekin izandako jarrera jarri zuten adibide gisa: “Uste dugu demokraziaren aroa iritsi dela; herriei zein herritarrei bideak ireki behar zaizkie beren etorkizunaren inguruko erabakiak era demokratikoan har ditzaten”. 

Bideoa: Euskal eragileak, Bartzelonan (Martxelo Otamendi, BerriaTB).

Bartzelonan, berri, EAJko eta EH Bilduko ordezkariak batera agertu ziren hedabideen aurrean. "Kataluniako herriari babesa eta elkartasuna adieraztera" azaldu ziren EAJko eta EH Bilduko hainbat ordezkari. Tartean ziren Joseba Egibar GBBko presidentea, Pernando Barrena Sortukoa eta Rafa Larreina Amaiurreko diputatua Madrilen.

Larunbatean, berriz, milaka herritarrek osatu zuten, Gure Esku Dago-ren deiari erantzunez, Donostiako Zurriola hondartzan mosaiko erraldoi bat. Bideoa: mosaikoa (Gure Esku Dago).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna