Galdeketa Katalunian

Parte hartze "handia" nabarmendu dute nazioarteko begiraleek

Galdeketak aurrean zituen "erronkak" kontuan hartu dituzte analisia egiteko. Erroldarik ez egon izana "ahultasuntzat" hartu dute.

Nazioarteko begiraleak, atzoko agerraldian.
Nazioarteko begiraleak, atzoko agerraldian. Andreu Dalmau / EFE

Berria -

2014ko azaroak 10

Nazioarteko begiraleek, galdeketaren "erronak" kontuan hartuta, nabarmendu dute parte hartzeak "handia” dela. Gainera, adierazi dute “egokiak” izan direla hautetsontzi kopurua eta erabilitako sistema informatikoak. Era berean, esan dute “arrakastatsua” izan dela 16 urtetik gorako gazteei bozkatzeo aukera ematea, eta prozesuaren "indargunetzat" hartu dute galdeketan larderiarik edota botoan eragiteko asmorik ez egon izana.

Edonola ere, adierazi dute “ahultasuna” izan dela erroldarik egon ez izana eta bozkaleku gutxi egon izana. Horrekin batera, nazioarteko begiraleek azpimarratu dute botoa emateko pribatutasuna ez dela leku guztietan bermatu.

Jill Evans galesa, Peter Vilfan eslovakiarra, Bernhard von Grunberg alemana, Gerard Onesta frantziarra, Mark Demesmaeker belgikarra, Izaskun Bilbao euskal herritarra eta Valter Mutt suediarra izan dira nazioarteko begiraleen ordezkaritza osatu duten eurodiputatuak, Ian Duncan eskoziarrak gidaturik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna