Mundua

48 hildako eragin ditu atentatu batek Nigerian

Gizon batek bere buruaz beste egin du eskola batean, gorputz inguruan zeramatzan lehergailuak eztandaraziz.

Nigeriako herritarrak, Boko Haram taldeari aurre egindako soldaduak animatzen, pasa den irailean.
Nigeriako herritarrak, Boko Haram taldeari aurre egindako soldaduak animatzen, pasa den irailean. Tony Nwosu / EFE

Berria -

2014ko azaroak 10

Gutxienez 48 hildako —horietariko gehienak, ikasleak— eta 79 zauritu eragin ditu Potiskumen (Yobe, Nigeria) izandako atentatuak. 07:45 aldera izan da erasoa, gizon batek gorputzaren inguruan zeramatzan lehergailuak eztandarazi dituenean, bigarren hezkuntzako eskola batean. Erasoaren ondorioz, Potiksumeko gainerako eskolek ateak itxi dituzte, "kaos egoera" argudiatuta.

Boko Haram taldearen ekintzaren ondorioz larrialdi egoeran dauden Nigeriako hiru estatuetako bat da Yobe. Nigeriako Gobernuaren arabera, aurten 3.000 hildako baino gehiago eragin ditu Boko Haram taldearen jardun armatuak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna