YASSER ARAFATEN HERIOTZAREN URTEURRENA

Arafaten ondareari eusteko deia

Erresistentzia armatua aldarrikatu du Bargutik, espetxetik. Palestinarren adiskidetzea, arriskuan.

Palestinarren eta Israelgo soldaduen arteko liskarrak Bet Forilen.
Palestinarren eta Israelgo soldaduen arteko liskarrak Bet Forilen. Alaa Badarneh / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko azaroak 11

Milaka lagun elkartu dira Ramallahen PANeko presidentea zena gogoratzeko, eta bertan hartuko du hitza Mahmud Abbas PANeko egungo presidenteak. Liskarrak ere izan dira, eta 21 urteko gazte bat tiroz hil du Israelgo armadak Hebron iparraldean.

Ez da azken orduetan hildako bakarra izan. Atzo, 26 urteko emakume israeldar bat hil zuten labankadaz Tekoan, Jerusalemetik hamabost kilometrora. Beste bi lagun zauritu zituen erasotzaileak, eta Israelgo segurtasun indarrek tiroz zauritu zuten.

75 urte zituela hil zen Arafat, eta hamar urteotan zalantzak izan dira haren heriotzaren inguruan. Hilabete inguru zeraman eri. Gaitza konplikatu eta odolera hedatu zitzaion; eta Parisko ospitale militar batean hil zen. Gaixotu zen garaian Ramallahen zegoen itxialdian, Israelgo armadaren zaintzapean; horregatik, haiek pozoitu zutela salatu zuten buruzagi palestinarraren gertukoek, besteak beste, Suha Arafat alargunak. Autopsiarik, baina, ez zioten egin hil ostean; ingurukoek ere ez zuten eskatu.

Lausanneko (Suitza) Unibertsitateko Ospitaleko ikertzaileek horretarako "aukera txiki bat" ikusten zutela jakinarazi zuten iazko udazkenean. Errusiako aditu talde batek ere aztertu zuen hilotza, eta ebatzi zuen berez hil zela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna