euskera

Justizian euskara bermatzeko 'Justizia Euskaraz' elkartea sortu dute

Justizia Euskaraz elkartea bi egin behar nagusirekin sortu da: batetik, beraien burua eskaintzen dute Justizia administraziora jo behar duten euskaldunek euskaraz egiteko modua izan dezaten; eta aldi berean, esparru zabal horretan euskaraz egin ahal izateko eskubidea bermatzeko kopromisoak eskatuko dituzte, ekimenak bultzatu eta urraketak gogor salatuz.

Berria -

2005eko ekainak 8
Taldeko lehendakari Esteban Umerezek "basamortutzat" jo du euskararen presentzia justizia arloan. =iJustizian Euskaraz=i Euskal Herri osoko epaile, abokatu, prokuradore eta erregistratzaile guztientzat irikita dago, eta oraingoz 40 kide dauzka, baina zabaldu egin nahi dute. Lehenengo egin behartzat, hizkuntza eskubideen ponentzia juridikoa osatzea du =i Justizia Euskaraz=i -ek. Esteban Umerezek honakoa gaineratu du: "Hizkuntza eskubideak ditugula pentsatuz, hausnarketarako bilgune bat izango da; Justizia administrazioaren inguruan euskaldunek beraien ausnarketak egiteko toki bat".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna