PRESOEN SAKABANAKETA

Presoek auzitara joko dute sakabanaketa amaitu dadila eskatzeko

Nork bere espetxean egindako eskaerek ezezkoa jaso ondoren, bide judizialari heltzea erabaki dute EPPK-ko kideek. Eskubideak urratzen ari zaizkiela argudiatuta ari dira salaketak aurkezten.

EPPK Euskal Preso Politikoek Kolektiboko bitartekari taldearen agerraldia, urtarrilean.
EPPK Euskal Preso Politikoek Kolektiboko bitartekari taldearen agerraldia, urtarrilean. Marisol Ramirez / Argazki Press

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2014ko azaroak 14

Radio Euskadik eman du EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideen erabakiaren berri. Lehen aldia izango da presoek bide horretatik joko dutena. Jose Luis de Castro Espetxe zaintzako epailearen aurrean salatuko dute presoen sakabanaketa.

Lehen fasean, 50 preso inguruk aurkeztuko dute kexa, bakarka. Nork bere eskaria aurkeztuko du, kasu pertsonala azalduz eta zein giza eskubide urratu zaizkion adieraziz. Sakabanaketa salatzearekin batera, Euskal Herriko espetxe batera lekualdatzeko eskatuko dute. Aurrerago litekeena da preso gehiagok erabiltzea bide hori.

EPPK-k orain arte erabili ez duen baliabide bat izango litzateke. Iazko abenduan, EPPK-k jakinarazi zuen "lege baliabideak" erabiliko zituela "etxeratzeko" bidean. Martxoan hasi ziren eskaera horiek aurkezten, baina ezezkoa jaso dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna