epaitegiak

Urtebeteko espetxera zigortu dituzte Ondarroako 'herri harresiko' lau auzipetu

Autoritatearen aurkako atentatua egotzi diete bost auzipetuetatik lauri, eta ordena publikoaren aurkako falta bosgarrenari. Iazko maiatzean egin zuten Ondarroan 'zubi harresia', Urtza Alkortaren atxiloketaren aurka.

Jendetza hirugarren gauean

Hodei Iruretagoiena -

2014ko azaroak 13

Irailean hasi zuten epaiketa Bilbon, baina urriaren 13ra atzeratu zen, lekuko gisa deklaratu behar zuten bi ertzain agertu ez zirelako. Orduan, fiskaltzak bina urteko kartzela zigorra eskatu zuen auzipetuetako lauren aurka, eta 8.850 euroko isuna guztientzat, Poliziaren aurkako atentatua egotzita. Bosgarrenari, ordena publikoaren aurkako falta egotzi zioten.

Kargu horiek berretsi ditu orain epaileak, eta urtebeteko zigorra ezarri die bost auzipetuetatik lauri. Gainera, bost auzipetuek kalteordainak eman beharko dizkiete ertzainei, lesio faltagatik zigortu dituelako epaileak. Denera, 4.000 eurotik gora ordaindu beharko dizkiete.

Eleak mugimenduak Eusko Jaurlaritza egin zuen auziaren erantzule, Ertzaintza zegoelako salaketen atzean. "Lege injustuen aurka lanean jarraituko dugu", esan zuen Txerra Bolinaga bozeramaileak. Antzeko salaketa gehiago ere izan dira, besteak beste, Loiolako 'herri harresian' parte hartu zuten bi lagunen aurka.

Xabi Fernandez de Gamarra atxilotu du Ertzaintzak

Bestetik, Xabi Fernandez de Gamarra atxilotu du Ertzaintzak, Gasteizen, Eleak mugimenduak zabaldu duenez. Bi urte eta erdiko zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak apirilean, eta Gorenak berretsi egin du orain zigorra. Eleak-ek salatu du epaia jakinarazi gabe atxilotu dutela. Zigorretik bete gabe geratzen zaion denboran kartzelan egon beharko du.


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna