Lucien Etxezaharreta.
Maratila

Artxiboak eta memoria

2012ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Gure jendartea eta garaia iragan iheskorraz beldurtua da. Artxiboak biltzen ari dira edonon, hemen ere. Soinu artxiboek beren tokia izan behar lukete Departamentuak bideratu programan: euskal irratiek emaitza batzu artxibotegi nagusi batean utziko dituzte, pertsona berezi edo beste batzuek ere. Orain arte, erakunde nagusi gehienek beren gogokoak direnak baizik dituzte artxiboetan jartzen, estatua edo handikien omena zikindu lezaketenek ez dute tokirik. Gogoan hartzen ahal ditugu Ertaroko hainbat kronikari «euskaldun gaiztoak» aho beteka aipu dituztenak edo berdin Baionako Mirakuilua, 1451 urtekoa: Dunois frantsesak setiatu inglesen eskuko zen hiriaren gainean gurutze zuri bat agertu zela, horrek, lirio bilakatuz, «Jainkoak gu frantses izatea nahi zuela» frogatzen zuena... Horiek artxiboetan, apal ongi zerratuetan aurkitzen ahal dira, baina egiek toki gutxi; batez ere, jazarri zirenenek.

Erroman erakusketa batek Batikanoko Artxibo Segeretuzkoak azaltzen ditu egun hauetan. Galileoren auziko paperak erakusten dira, baita Giordano Brunorenak, bizirik erre zutenarenak ere. Lehendabizikoak zion lurra borobila zela, eta, eguzkiaren inguruan ibilki, bigarrenak Maria ez zela birjina, besteak beste. Historia luze eta tristea da denak «bekatuan kontzebituak garela» dioen Eliza horrena. «Konzeptzio immakulatua» omen ukan zuen hark besterik zion iduriz, hala ere.

Artxiboek egia gorde dezatela eska dezagun. Hainbeste, eta kasik beti itzalpean eta hilobietan jarri Libertatearen eta jendetasunaren alde borrokatu diren emakume eta gizonenak lehen mailan jarriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.