Aurelia Arkotxa.
Maratila

Azantza (II)

2012ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Gure humanitateari» A notre humanité...Splendid hotela. Saloi zuria. Saihetseko jarlekuetan naiz, bigarren lerroan. Kadirak zuri-zuriak. Estrada gainera iganak diren Marie Cosnay eta kazetaria, solasean. Cosnayren kopetan izerdi arin arin bat. Publikoa kontzentratua, bereganatua. Elio Vittorini aipatzen dio kazetariak: Erica e i suoi fratelli... Vittorinik izkiriatzeko ahala galdu zuela Espainiako gerra zibila hasi zelarik... Cosnayk: konprenditzen dut hori. Ezin hobeki. Bai, izkiriatzeko kapazitatea gal daiteke... Zure ustez, liburuek zeregina ba al dute gizartean, Sartreren «engaiamendu» kontzeptu hura, literatura bi bidetan banatzen zelarik, propaganda alde batetik bestetik dibertimendua eta deus ez zelarik bien artean?... Cosnay, aurpegia serio:... Batzuk, hizkuntzaren erabil moldean dira engaiatzen... hizkuntza da orduan mugitu behar dena... beste zerbait sarraraz daitekeelakotz orduan testuan. Zinemak hobekiago lortzen du hori gaur. Ez dakit zergatik zailago zaion egun literaturari zinemari baino. Gisa guziz, hitza darabilena (ahoz ala idatziz) errespontsable da. Idazlearen inplikazioa errealitatean: bai, inportantea.... Halere, ez ote duzu uste zure buruaren «apaltzen» ari zarela?... Ez, batere. Nik ez dut «propagandarik» egiten idaztean. Galderak ditut egiten. Etorkizuneko publikoari dizkiot egiten... Komunako izen ezagunak agertzen dira zure liburuan, Louise Michel adibidez... Cosnayk: bai eta Reclus anaiak... Eta Prosper-Olivier Lissagarayen «Komunaren historia» (Histoire de la Commune, 1871). Gauza ederrak ditu hor kondatzen... Aldiz, Louise Michel histuz joan zait lanean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.