Xabier Etxaniz Rojo.
Maratila

Bermudetan

2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
- Baina, Xabi, zer egiten duzu horrela? —galdetu zidan nire bihotzeko liburuzainak, liburutegiaren ondoko tabernan salda apur bat ematen zidan bitartean— Europa osoa hotzak akabatzen eta zu bermudetan! Burutik zaude!

Arrazoia zeukan, noski. Burutik egon behar etxetik horrela ateratzeko. Nolatan nengoen ataka gaizto hartan? Ez nekien, nire amnesia erabatekoa zen.

Salda beroak, baina, on egin zidan eta hasi nintzen gogoratzen. Ordenagailuaren aurrean nago. Zer ikusten ari naiz? Ez dakit. Egon. Bai, hori Jesus Egiguren da. Hitzetik hortzera saioan. ETBko gaztelaniazko katea kendu beharko luketela dio. Ondo entzun al dut? Uf, ze beroa!

- Zer gehiago, Xabi?

Hainbat minutu geroago. Egiguren berriro. Euskal konstituzioaren alde dagoela dio. Aleluia! Eta beroa. Eta poza. Ala handia da! Sozialistak bat datoz nire iritziekin! Aleluia! Eta berriro beroa. Ametsak betetzen ari zaizkidalako ideia dut gogoan. Bai, sozialistek Euskal Herria maite dute. Euskalduna eta konstituzionala. Eta tropikala! Bai, horixe da. Euskal Herria tropikala da. Hau beroa! Ametsak egia bihurtu dira. Gora Euskadi tropikala! Banoa hondartzara, mojito bat esku batean eta gaileta bat bestean, gaileta tropikal bat, hau poza…

Nire bihotzeko liburuzainak ondo merezitako zaplazteko bat eman zidan eta —ez dut ukatuko— horrek ere on egin zidan.

-Xabi, Xabi… hamaika aldiz esan dizut mariazkogailetak ez dituzulaMaria gaileten potean sartu behar…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.