Elikadura. Eko-tik

Elikadura, krisialdian

2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Elikagaien kalitatearekiko kezka zabaltzen hasia da, marketinaren mozorroak erortzen ari dira poliki, eta hegoaldeko euskaldunok —iparrean aspaldikoagoa da— poliki-poliki koloretako kutxa eta ontzi distiratsuen atzean zer ote dagoen galdetzen hasiak gara. Janari naturalago eta sozialkisanoago baten eskaera handitzen doan arren, badirudi luxuestetiko bat balitz bezala geldi zitekeela orain, poltsikoak hutsagoak aurkitzen ari garen garaiotan. Krisiak bidegurutzean jarriko gintuzke, prezioa ala kalitatea, baina badago ondo eta merkeago jatea; horretarako, kontsumo ohituretan birprogramatu egin beharko garen arren. Hemen pista batzuk:

Murriztu elikagai industrializatuen kontsumoa: horien erosotasun eta distiraren atzean, kalitate eskasa, kutsadura kimikoa eta zaborra dator. Gainera, merke itxuraren atzean, prezio ikaragarria izaten dute: adibidez, patata frijitu, gusanito eta halakoek kiloka duten prezioa kalkulatzea besterik ez dago.

Oinarrizko elikagaietan oinarritu elikadura: zerealak, lekaleak… Aukeratu ekologikoak eta ahalik eta gertukoenak, eta arrunt merkeekin duten prezio aldea ordaindu ahal izango dugu. Merkatze aldera, ekoizleei zuzenean erosteko antolatu gaitezke, eta etxean kilo batzukgordeta izan ditzakegu, denboralditxo baterako kalitatezko jana bermatuz.

Luxuzko janaria birbaloratu, haragia, oilaskoa, arrautzak... eta ekologikoak, bertakoak eta artisauak aukeratu; bere prezioa ordaindu, baina, luxu gisa kontsumitu: noizean behin, baina ona. Egunero igandea balitz bezala jatera ohitu gaituzte, hori mantentzeko merkekeriatan ibiltzearen prezioan.

Basalandareak ezagutzen eta jaten hasi. Lurrak barazki pila bat oparitzen dizkigu, jasotzea besterik behar ez dutenak. Belar txartzat hartuak dira, eta, ez jateaz gain, beraien kontrako borrokan bizi gara, gure baratzeak landare arrotz ahulez beteta mantendu ahal izateko. Guresukaldeetatik baztertuak izan dira, eta bada garaia berreskuratzeko. Ez dute ia lanik ematen, gogorrak dira , kementsuak, bere lekua irabazten ohituak, ez dira artifizialki eraldatu, eta izadiaren indar betea mantentzen dute, asko dira, zapore onekoak… Ezagutu egin behar dira; bakoitzaren berezitasunak ikasi; zer jaten zaion; noiz; eta arreta jarri leku kutsatuetan ez jasotzeko. Beno merkatuan dabilen janari gehiena kutsatutako lurretatik dator, baina merezi du ohitura berriak garbi hastea.. Batzuk aipatzearren: asuna, malba, sabi zuria, kardabera, garraixka, ustaua…

Ogi ona jan; hala, bete bakarrik ez, elikatu egingo gaitu. Ogi industrialak eta ogi biologiko artisauak ia berdin balio dute; konturatzeko, pisatu besterik ez da egin behar.

Nekazaritza ekologikoaz edozein zalantza edo galdera izanez gero:

Biolur-Gipuzkoa Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Gipuzkoako Elkartea.Tel.: 943-76 14 47

[email protected]

ENEEK - Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.Tel.: 902-54 01 65

[email protected]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.