Elikadura. Hazkurri kontuak

Elikagai egosiak jateari esker, gizakiok argiago

2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Elikagai egosiak jateak argiago egiten gaitu. Halaxe dio, behintzat, Rio de Janeiroko (Brasil) Unibertsitateak egin eta Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian plazaratutako lan batek.

Autore hau aspaldi ausartu zen hipotesi xelebre (baina ez gezurtatu) batekin, hara. On Jose Migel Barandiaran jakintsuak mendea mendean hartu eta beste hiru urte ere bete zituen, antropologian, hizkuntzalaritzan eta bestetan geroari sekulako altxorra utzirik. Jose Migel gazteak Gasteizko seminarioan urdaileko mina nozitu eta sendagileak dena birrinduta, pure eginik, jatea agindu zion. Baita apaizgaiak halaxe bete ere, bizi luze osoan, gainera. Digestioari, beraz, lan gutxi enka0rgatu zion eta, horrela, jakintsuaren odola, hesteetan barrena «denbora alferrik galdu» ordez, burura joaten zitzaion etengabe.

Zientzialariek diotenez, animalia haragijalea belarjalea baino azkarragoa da (bere hesteak laburragoak izaki) denbora gutxiago behar duelako janari zuku baliagarriak ateratzeko.

Gure garuna eta primateena alderatuz, egosiriko elikagaien bidez gizakiak irentsi zituen nutriente ugariagoak entzefaloa garatzeko eta neuronen kopurua handitzeko funtsezkoa izan zela ikusi dute ikerlari brasildarrek.

Egungo Homo Sapiens horren tamaina eta pisuko garuna edukitzeko egunean 9-10 ordu eman beharko genituen jan eta jan. Ordu horiek bestelako zereginetara bideraturik (elikagaiak aukeratu eta kuzinatzera, ez; musean jokatzera), bizitza konplexuagoa moldatzen hasi ginen (Barandiaran kasua, muturrean). Gordinik jaten segitu bagenu, ordea, tximinoak bezala biziko ginateke gaur.

Ondorioz, adituek aldarrikatzen dituzten entsalada osasuntsuak jan ordez, barazkiak kuzinaturik hartzen baditugu…

Ez ahaztu, haatik, orain dela 200.000 — 400.000 urte gure garunaren tamaina bikoiztu zuen hark (gauza egosiak jateak, alegia) aho biko ezpata bilakatu zaigu gaur: txikitu eta erdi digeriturik, jana irrika biziagoz irensten dugu eta, hortaz, behar duguna baino gehiago hartzen dugu. Bestetik, eskulana eta toki batetik bestera oinezjoatea antzinako kontuak dira.

Beraz, kuzinaturiko elikagaiak hartzeari utzi eta gordinez elikatu beharko gara etorkizunean, gehiegizko pisua ez hartzeko? Lirain edo argalago bai, baina ergelago ere bihur gintezke horrela?

Ai, ama…!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.