Lucien Etxezaharreta.
Maratila

«J'accuse»

2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Egunek beren zama baldin badaukate, beren oroimen eta gogoetak ere bai. Nola urtarril honen 13ko Zola idazlearen aldarrikapena Pariseko L'Aurore egunkarian 1898an. «J'accuse» zioen, (Akusatzen dut): Dreyfus afera zen, kapitain bat, judua, Alemaniarentzat espiungoan ekarri zutena eta deportatua izan zena, urte batzu lehenago. Autore famatuak faltsuki hobendun ekarria izan zela erakusten zuen. Horrek Legion d'Honneur sailetik kendua izatea eta, batzuen arabera, erahila izatea ere, etxeko berogailua trafikatu ondoan..

Gaur egun gaiak ez dira eskas oihu, garrasi, auhen, intziri, orroen aldarrikatzeko. Horien botatzeko tresna gehiago ere horretarako badira: prentsa, bai, egunkari, astekari, irrati, telebista, baina ere Internet, Facebook, Twitter... Zerbait aldatzen du horrek? Diotenez, Putin bera Errusian horrek zalantzan jartzen du, Tunisia edo Egipton emaitza baikorrak izan zituen. Eta hemen? Egun batzuetan nekadura zerbaitek poetaren hitzen errepikatzeko gogoa ematen du: «Hitzak dira hitzak... haizeak parrez daramazkienak... agiantarienak eta apezarenak, ahal bezalakoak, heriotzaren aurrean...».

Iragan larunbateko manifestaldi erraldoiak isiltasuna utzi zuen Europako eta munduko estatuen komunikabideetan: ez dugula aski goraki oihu egin? Akusa ditzagun hilobi zuri horik, barnean ustela daukatena, iruzurra, faltsukeria, gerra eta gorroto nahia. Manifestarien aurpegietan ikusi negar malkoak zilar bizi ziren, bake eta maitasun gose: beraiek zuten askapen indarra!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.