santi leone
Maratila

Kilt fiction

2012ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
[Plano ertaina. Ingalaterrako lehen ministroa eta Espainiako enbaxadore ingelesa auto batean doaz].

—Zera, bada, kontadazu zerbait Espainiako demokraziaz.

—Ados. Zer jakin nahi duzu?

—Amaiur legala da, ezta?

—Bai, baina baditu bere mugak. Legalizatu egin dute, baina ez dute hauteskunderik irabazterik edo Parlamentura sartzerik nahi.

—Baina hor egotea nahi dute, ezta?

—Begira, Espainiako demokraziak honela funtzionatzen du: Falange legala da, Plataforma per Catalunya legala da, eta, alderdi nagusi bateko kide baldin bazara, legala da mezu arrazistak zabaltzea. Baina, baina, gauza eroena hau da, aditu ongi: preso politikoa esamoldea ilegala da. Erran nahi dut, hori errateko eskubiderik ezdute herritarrek.

—Ene!

—Badakizu zein den gauzarik bitxiena espainolei buruz?

—Zein?

—Diferentzia ttikiak. Erran nahi dut, han ere hemen dugun kaka berbera daukate, baina haiena diferentexeagoa da.

—Adibidez?

—Badakizu nola deitzen dioten erreferendumari?

—Ez diote erreferenduma deitzen?

—Frankismotik heredaturiko sistema daukate, ez lukete erreferendum bat zer arraio den ere jakinen. Honela deitzen diote: Laugarren Xedapen Iragankorra.

—Laugarren Xedapen Iragankorra. Nola deitzen dioten erabakitzeko eskubideari?

—Erabakitzeko eskubidea erabakitzeko eskubidea da, baina haiek deitzen diote, «ezezko bidea».

—«Ezezko bidea».

—Eta badakizu nor omentzen duten, demokratak omendu beharrean?

—Nor?

—Frankista zaharrak.

—Hori nazka.

—Bai, gizona, berriki hil den bat nola omentzen zuten ikusi nuen telebistan.

[Irriak. Sekuentziaren amaiera].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.