Xabier Lasa.
Komunikazioa. Uhinetatik tiraka

Mito baten erortzea?

2012ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Lau sosa.Notizia bihurtu zaigu Luis del Olmo irrati esataria egunotan, eta ez estatu osoan euskara nahiz euskal kulturarekiko ezin eramana zabaltzen eduki duen ardura historikoa aitortu duelako. Diruz lur jota dagoela adierazi berri du: lau sos besterik ez omen zaizkio geratzen. Urteetan milioiak eta milioiak irabazi dituela adierazi eta gero,Rogelio Rengel bere diru administrariari (Don Balon aldizkari mitikoaren jabea) leporatu dio iruzur egin izana, zeukan guztiaren %75a kendu diolako. Kontuak okerrak ez badira, hortaz, oraindik zenbait milioiren jabe (zeukanetik %25a) izango litzateke gizona. Espainiako edozein herritar xehe baten pare jarri izan du beti bere burua, populismoan eta demagogian maisu den irrati esatari horrek, eta herritar askok jainkotzat eduki dute; orain arte, behintzat. Bada, ikusteko dago zer pentsatzen duten horiek berek, Del Olmok aberastasunaz eta txirotasunaz daukan kontzeptuaren gainean.

Epelak, lankide ohiak. Azken 40 urteetan kazetaritza, politika eta monarkiaren inguruan Espainiako Estatuan eraiki diren mito ukiezinak auzitan jartzeko garaia iritsi ote? Esnatzen ari ote narkotizatutako gizarte zati zabal hori? Del Olmorekin hala dirudi, behintzat, so eginez gero sareko foroetako makina bat part hartzaileri edo eta Fernando Rodriguez Maderori. Madero izan zuen ordezko ahotsa Del Olmok Copen 10 urtez. Horren itzala eta makulua izan zen urtetan. Harrezkero, Rodriguez PPren ordezkaria izana da Kataluniako Ikus-entzunezko Kontseiluan, besteak beste. Bada, lankide izan zireneko garaietatik egunerokotasuneko adibide zehatzak emanez, Del Olmoren alderdi ezkutua, eta bihotz gogorra, salatu izan du aspaldi honetan.

Museo megalomanoa. Ponferradan (Leon) dagoirratiari eskaintzen zaion estatuko museo bakarra, oker ez banago. Estatuko irratiaren historia deskribatzea du egitasmoa, eta Luis del Olmori hartzen dio izena. Merezi du handik sartu-irtena egitea noizbait, Biertzon turismoa eta Santiagoko bidea egiteaz batera-edo. Museoan sartu eta berehala ohartzen da bat pertsona baten beatifikaziorako, eta ez komunikabide zoragarri baten gorazarrerako, egina dagoela. Museoak funtzio bat betetzen du, eta ez da gutxi: agerian uztea irrati esatari famatu horren megalomania eta handiustea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.