Aurelia Arkotxa.
Maratila

Zinka

2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Parise, La Madeleineko plaza. Pinakotekan, Jonas Netterren kolekzioa.Amedeo Modigliani Jeanne Hébuterne pintatzen 1918an. Neskatx ilegorriaren potreta-n, Jeanneileak laxaturik. Hennaz gorrituak dituen ile luzeak bilduak aldiz Jeanne Hébuterneren potreta-n. Maurice Utrillo (Mutikoen eskola Argenteuil-eko Carnot plazan, 1915), Suzanne Valadon (Ketty biluzirik gorputza luzatzen ari, 1904), Moïse Kisling (Elastiko -trikota- gorridun emaztea, 1917). Wisling (Kozinertsa gaztea), Zawadowski Zavado (Teilatuemaile euskaldunak, 1915), Chaïm Soutineren soin-gaineko higatu marroia Modiglianik 1916an egiten dion potretan (Portrait de Soutine). Soutineren Céret-eko platanondoak (c.1920), Goiti doan errepidea (c. 1918), Arbola Handi Bluiak tormentatuak, Etxe gorriak (c. 1918) odolez pintatuak balira bezala. Andrée Colliék Soutinez bere lekukotasuna idatzi zuen (Souvenirs sur Soutine, 1944, L'échoppe 2002). Zorigaitzez, Soutine gehienetan azaletik ikusia da, mespretxu burgesaren dorretik. Soutineren pobrezaletasuna omen «zinezkoa» zela, bere klase xumeari lotua (Son goût de la pauvreté répondait à une tendance sincère... c'était chez lui habitudes invétérées d'homme d'origine modeste). Zinken (mostradoreen) inguruan bere miseria «ernatzen» duen Pariseko jende xehearen morala «lazoa» zuela (Il avait la morale relâchée du petit peuple de Paris qui dégourdit sa misère autour des zincs). Batzuetan halere, Soutine bere egian ikusten da. Zer eginen zuen bizian ez balu erreusitu pinturan?: «Boxealari».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.