Ibon Sarasola (Donostia, 1946) hizkuntzalari, idazle eta euskaltzainak irabazi du 2011ko Euskadi Ikerketa Saria. Sarasolaren «zintzotasun zientifikoa» txalotu du epaimahaiak, eta euskararen alde eginiko lanaren garrantzia nabarmendu.
1988ko urtarrilaren 29an euskaltzain oso izendatu zuten Sarasola. EHUko euskal filologiako katedraduna da, eta alor horretako irakaslea izan zen Bartzelonako Unibertsitatean hamabi urtez. Koldo Mitxelenarekin aritu zen lanean 1980ko hamarkadan, eta hark aukeratu zuen Sarasola Orotariko Euskal Hiztegia zuzentzeko (1987-2005, Euskaltzaindia). Euskal filologiako ikasketetan erreferentziazkoa da lan hori, eta hori saritu du epaimahaiak: «Gauza gutxi egin daiteke euskal ikasketetan hark sortutako materialetara jo gabe». Zehazki hiztegia ere zuzendu du (2005, Alberdania), eta Egungo Euskararen Hiztegia zuzentzen ari da 2008tik. Poesia, nobela eta saiakera lan ugari ere kaleratu ditu Sarasolak; besteak beste, Euskara batuaren ajeak (1997, Elkar) eta Gerraondoko euskal poesiaren antologia. 1945-1964 (1973, Lur).
Pertsonaia. Ibon Sarasola
Euskadi Ikerketa Sariaren garaile
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu