Hilberria. Jose Maria Otxoa de Txintxetru

Euzko Gudarosteko presidentea

jon eskudero
2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Langile borrokalaria. «Nekagaitza, metodikoa, humanista, kristaua, abertzalea». Halaxe oroituko dute askok eta askok Jose Maria Otxoa de Txintxetru, Euzko Gudarosteko lehendakaria eta Sabino Arana Fundazioko ohorezko patronoa. Baita fundazioak berak ere: «Apaltasunaren eta duintasunaren eredua zen». Begoñan jaio zen —artean ez zen Bilbo— Otxoa de Txintxetru, eta atzo eman zuen azkeneko arnasa, 94 urte zituela.

Ikaslea zela utzi zuen barruan zeraman abertzaletasunaren lehen arrastoa, beste batzuekin Aberri izeneko aldizkaria argitaratzen baitzuen. Gerora hasi zen Euzkadi egunkarian lanean. Bertako administrazioan lanean ari zela harrapatu zuen 1936ko gerrak. Begoñako batzokian boluntario aurkeztu zen, eta 18 urterekin fronteran abiatu, Francoren guda taldeen erasoari aurre egiteko helburuarekin. Larri zauritu zuten.

Handik aurrera ez zuen bizitza samurra eduki: hiru urte espetxean eman zituen, bertatik irtendakoan gurasoak erbestaraturik zeudela jakin zuen... Gerra amaituta, diktaduraren kontrako mugimenduaren sarea antolatzen lagundu zuen. Frankismoaren azken urteetan, berriz, EAJ antolatzen aritu zen, eta 1984an Bizkaiko Buru Batzarreko idazkari izendatu zuten. Euzko Gudarosteko presidentea izan zen sasoian nabarmendu zen, «herriaren alde» eginiko lanagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.