Hilberria. Michel Intxauspe

Garaziko jaun handia itzali da

2011ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Michel Intxauspe herenegun gauean zendu zen, etxean. Belaunaldi gazteek ezagutu ez badute ere, Nafarroa Behereko heldu eta zaharrek ez dute aise ahantziko haren itzal boteretsua. Berrogei urtez herrialde horretako politika markatu duen gizona izan da Intxauspe. Eskuindarra eta De Gaullen jarraitzale sutsua, zazpi agintaldi bete zituen Frantziako diputatu gisa, alegia, 43 urte. Kantonamenduko diputatu gisa aritu zen baino hiru urte gehiago. Frantziako Estatu idazkaria ere izan zen 1968-1969an, eta Itsasoaz Haraindiko Aferen ardura ukan zuen. Aitaren ofizioari jarraikiz, BAMI izeneko banketxea kudeatu zuen, jardun ekonomikoa eta politikoa uztartuz. Anitz ziren Nafarroa Beherean bankari-politikariari mesede ugari zor ziotenak. 2004. urtean utzi zion politikagintzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.