Pertsonaia. Zigor Etxeburua

Gipuzkoako Euskara zuzendari

ainara arratibel gascon
2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Gipuzkoan euskaraz bizitzea erraztea eta bermatzea izango da datozen lau urteetan izango dugun erronka nagusia». Zigor Etxeburuak (Donostia, 1970) xede horrekin hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen zuzendari kargua. Atzo jakinarazi zuten Etxeburuaren izendapena.

1994tik 2001era bitartean AEKn aritu zen lanean Etxeburua. Hasieran irakasle lanetan jardun zuen, eta gero baita didaktikari lotutako arduretan ere. 1999an Uruguain egon zen, euskara ikasteko eskola trinkoak ematen.

AEK utzi, eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan hasi zen beharrean 2001ean. Azken urte hauetan herrietako hizkuntz politikaren jarraipenaz arduratu da Etxeburua. Euskaraz Bai dinamika herrietara eramaten aritu da. Hala, ondo ezagutzen ditu Gipuzkoako udaletako hizkuntz politikak. Donostiako Udalarena aztertu du azken urteetan. «Pozik eta ilusioz» hartu du kargua. «Zabaldu berri den aro honetan denek dugu zer emana. Proposatu zidatenean, ez nuen zalantzarik egin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.