Hilaren 21ean euskal herritarrok hitzordu garrantzitsua izango dugu gure etorkizunarekin. Sozialistok herritarrei proiektu sendoa, asmo handikoa eskainiko diegu.Proiektu berritu bat, baina beti aldeztu ditugun baloreetan oinarritutakoa:askatasuna, berdintasuna, elkartasuna eta gizarte justizia.Une zail honetan herrialdeko energia guztiak mugiarazteko proiektua da, langabeziari aurre egiteko eta, bereziki, gure gazteen arteko langabeziari aurre egiteko.
Itxaropena adierazteko mezu bat eta elkartasuna adierazteko beste bat bidali nahi ditut. Itxaropen mezua euskal herritar guztientzat da. Elkarrekin krisitik aterako gara. Urte askotan jasan dugun krisirik larriena dugu, eta krisia gaindituko dugu funtsezko hiru tresna gure esku ditugulako: gure langileen eta enpresaburuen gogoa, autogobernua eta Kontzertu Ekonomikoa. Azken honek, baliabideak beharrezkoak diren lekuetara zuzentzeko gaitasuna ematen digu. Gainera, gure ekonomia, nahiz eta une zailean egon, sendoa da industrian eta ezagutzan (hau da, gure gaitasun teknologikoan eta berrikuntzan) oinarritzen da eta kanpoko proiekzioa ere tinkoa da.
Bigarrenik, Euskadin lana ez duten 164.000 gizon eta emakumeri esan nahi diet Gobernu Sozialista dugun bitartean ez direla bakarrik egongo. Gobernu Sozialistak atsedenik gabe egingo du lan gure herriko enpleguaren alde.Eta, gainera, gizarte elkarrizketaren bidez egingo du, behintzat mahaian eseri nahi duten sindikatueta enpresaburuekin hitz eginez eta Lanbideren gaitasun guztiak erabiliz. Aurreko legegintzaldia enplegurako politika aktiboetarako igarobidea izan bada ere, hurrengoa enplegua sustatzekoa izango da.
Euskal hiritarrok krisi orokor honetatik aterako gara.Elkarrekin aterako gara, gainontzeko espainiarrekin eta gainontzeko europarrekin batera.Euskadi ez da uharte bat. Gure ekonomia mundu mailako ekonomiaren barruan dago, eta munduko ekonomia horrek arazo larriak ditu. Baina murrizketatik haratago badago aukera. Euskal Sozialistok erakutsi dugu Eusko Jaurlaritzan badugula krisiari aurre egiteko beste modu bat. Zerbitzu publikoak berritu eta eraginkor egin ditzakegula, baina beti horien alde eginez. Krisitik ateratzeko ez dugula hezkuntza edo osasun publikoa suntsitu behar, Madrilen PPk edo Katalunian CiUk egiten duten moduan.
Etorkizunak ez gaitu beldurtzen, egin beharreko aldaketek ez gaituzte beldurtzen.Baina guk bakarrik bermatzen dugu aldaketa horiek Ongizateko Estatua suntsitu gabe eta inork bide bazterrean utzi gabe egingo direla, asko kostatu baitzaigu Ongizateko Estatu hori lortzea. Horixe da hauteskunde hauetan arriskuan dagoena.Hori dela-eta, hilaren 21ean eskuineko boto bakarrak izango du garrantzia, PSE-EEko zerrenda osatzen dugun gizon eta emakumeei emandakoa. Alderdi Sozialista indartsu batek baino ezingo du gure hezkuntzan, osasunean edo zerbitzu sozialetan egindako murrizketak geldiarazi eta gure autogobernua horretan sinetsi ez dutenen erasoen aurrean aldeztu.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Begiradak
Itxaropena eta elkartasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu