Desberdina izan da. Hala behar zuen.ETAren indarkeriarik etalegez kanpo geratzeko mehatxurik gabeko lehen hauteskunde kanpainak desberdina behar zuen. Eta izan da. Bai kanpotik, bai barrutik. Kanpotik, alderdi politiko guztiek baldintza berberetan egin ahal izan dutelako euren kanpaina: batzuek ETAren mehatxurikgabe eta besteek legez kanpo egotearen trabarik gabe. Barrutik, eta aurreko bi arrazoien ondorioz, hautesleen benetako kezkekin eta interesekin engaiatzeko aukera izan dutelako hautagaiek, aspaldiko partez.
Bi ardatz nagusi izan ditu hilaren 5ean hasitako kanpainak: krisialdi ekonomikoa eta independentzia. Eta biak, lehen aldiz, elkarri lotuta egon dira. Alderdi nagusiek —EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk — bi gai horiek uztartu dituzte kanpainan, nork bere mezuarekin.
Krisialdi ekonomikoak baldintzatutako kanpaina izango zela jakina zen. Eztabaida horri izkin egiterik ez dute izan hautagaiek, nahiz eta batzuk—PPkoaknagusiki— saiatu saiatu diren. Krisi ekonomikotik ateratzeko neurri eta proposamen sorta ahotan izan dituzte hautagai denek, egun bat bai, bestea ere bai. Eta guzti-guztiek independentziaren gaiari heldu diote, ezinbestean. Krisialdiak berak parez pare ireki baitizkio ateak independentziaren eztabaidari.
Ez da lehen aldia erabakitzeko eskubidea eta independentzia kanpainaren erdigunean jartzen direla, baina bai hautagaiek gaia sakontasunezeztabaidatzen eta jorratzen dutela.ETAren indarkeriarik gabeko abagune batean egoteak aukera eman du, neurri handi batean,eztabaida politikoan gehiegi sustraituak zeuden topikoak eta azaleko eskemak alboratu eta independentziaz modu argian eta sakonean hitz egiteko. Alde horretatik, urrats kualitatiboa egin dute alderdiek kanpainan.
PPk eta PSE-EEk, nagusiki, hondamendi ekonomikoa eta independentzia lotzera mugatu dituzte euren mezuak. EH Bilduk argi eta garbi defenditu du independentzia «iraupen ekonomikoa» bermatzeko. EAJk, berriz, independentzia hitza ekidin du,erabakitzeko eskubidearen eta estatuspolitiko berrirako proposamenaren defentsa lehenetsita. Independentziaren aurka argiki azaldu diren alderdien artean, PSE-EEren mezua izan da lausoena. Autogobernu gehiago defenditu du Patxi Lopezek, zehaztu gabe horrek zer esan nahi duen. Autogobernua totem gisa hartu du, baina, ur sakonetan murgildu gabe. Izan ere, autogobernuaren azken geltokia zein den argitzeke utzi du. Ezal da independentzia?
Nolanahi ere,PSE-EE eta PP beldurraren botoa erakartzen saiatu dira kanpainan, independentismoaren aurka gogor joz. Helduleku ezin egokiago izan dute hartarako, Kataluniako Diadaren lurrikarakanpainan bete betean sartu baita. EAJk diskurtso askoz moderatuagoa erabili du, eta kudeatzaile onaren bandera eskuanhartu du, jakitun alde batean zein bestean botoak arrantza ditzakeela. EH Bilduk, berriz, ozen azaldu du burujabetza duela helburu, eta erabakitzeko eskubidearen gainean akordio zabala egiteko proposamena luzatu die alderdiei.
Herri borondatearen isla
Lerrook idazteko orduan hauteskunde kanpainaren azken orduak agortzen ari ziren alderdiak, hautesleak beren sareetara erakartzeko asmoz. Honezkero, baina, herritar gehienek erabakita izango dute nori eman botoa. Inkestek erakusten dutenez, inoizko legebiltzar abertzaleena izan daiteke igandetik aurrera osatuko dena. Alderdi abertzaleek 50 eserleku ere lor ditzakete, ganberako bi heren, hortaz. Gisa horretako emaitzak topatzeko denboran dezente atzera egin beharko genuke, 1986ra gutxienez. Urte horretan botoen %67 lortu zituzten alderdi abertzaleek.
Igandetik aurrera, gainera, fikziozko legebiltzar batetik,legebiltzar normalizatu baterako jauzia egingo dugu. Egungo legebiltzarrak irudikatzen zuen itxurazko gehiengo horren benetako pisua zeinden ikusteko orduak baino ez dira falta. Igande gauak, beraz, bi interes foku izango ditu: batetik, PP-PSEren egungo gehiengoa egiazki zer den ikustea, eta bestetik, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia nork irabazten duen jakitea.
Argi dagoena da biharko bozek benetako aldaketa ekarriko dutela: herri borondatearen isla izango den ganbera osatuko delako, batetik, eta sortuko den gobernua erabat ezberdina izango delako, bestetik. Aldaketa, berez, ez da zertan etorri behar Ajuria Enean izango den alderdiaren eskutik, irabazleak egin ditzakeen balizko koalizio, itun edo legegintzaldirako akordioak baldintzatuta egon daitekeelako, baina bailegebiltzarrean izango den indar korrelaziotik. Izan ere,herri honen geroaren norabidea finkatzea, gehiengo abertzale batekegitea dago jokoan. Balizko gehiengo horretan jarrita dute itxaropenaherritar askok,aldaketa, zinezko aldaketa, etor daitekeela sinetsita baitaude.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Boz jarioa
Zinezko aldaketa dator
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu