Analisia

Oraingoz ez

Iker Aranburu.
2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Aurretik Italiak egin bezala, Espainiak ere ukitu egin du herrialde batek erreskatea eskatzera behartu duten interes tasen muga. Eskatu beharko al du berak ere? Erantzuna, oraingoz, ezezkoa da. Batetik, ez dagoelako dirurik Espainia erreskatatu ahal izateko. Bigarrenik, Espainiak marjina handiagoa izan beharko lukeelako Greziak edo Irlandak baino aldi batez interes tasa handiak pagatzeko. Egoera txarra izanagatik, beste horietan are okerragoa zen. Horren arrazoi nagusia da estatuaren zorra ez dela hain handia: 640.000 milioi ziren 2010 amaieran, BPGaren %61. Alemaniak, esaterako, horren halako hiru zor zuen, azken hilabeteotan aldea txikitu bada ere. Egoera asko luzatzea da, hortaz, kezkagarriena.

Baina Espainiaren kasuan arazo nagusia agian ez da zor publikoa, pribatua baizik. Datorren urtean berfinantzatu behar duen 300.000 milioi euroko zorraren erditik gora sektore pribatuari dagokio. Eta estatuari %7ko interesa eskatzen badiote, zenbat ez diote eskatuko sektore pribatuari? Norbait prest egongo al da Espainiako bankuei dirua uzteko? Orain gutxi dira; aurrerago gutxiago. Horrek ezinbestean bankuek mailegu gutxiago eta garestiago ekarriko ditu, eta horrek, ezinbestean ere, are gehiago estutuko ditu familiak eta enpresak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.