Txirrindularitza. Espainiako Vuelta. Guadalupetik

Ederra

Juanma Garate.
2011ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Nola bizi ziren garai bateko fraideak! Galiziako Xuntak hotel gisa egokitutako monasterio batean gaude, eta zoragarria da hau. Mahasti artean dago San Clodio monasterioa, Leiro herri txikian, eta igerileku txiki bat ere badauka. Neurrian berritu dute eraikuntza, baina garai bateko xarmari eusten dio.

Behin erlojupekoa amaituta, leku aldaketa luzea eduki genuen. 21:00 aldera iritsi ginen, baina gaur [atzo] eskertu dugu bidaia aurretik egin izana. Gauez iritsi ginen, eta lau etxe besterik ez daude hemen. Errespetua sortu zigun lekuak. Bi klaustro daude, bi ataritan banatuta dago monasterioa, eta horietako batetik sartzen da elizara. Gauez argi gutxi zegoen bertan, eta beldurtu antzean pasatu ginen. Baina, berriz diot, zoragarria da leku hau. Ribeiro ardoa, beltza eta zuria. Fraideen ardoak dastatuz, taldekide guztiak lasai ederrean aritu ginen hizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.