Futbola. Poloniako eta Ukrainako Eurokopa: C multzoa
Multzoko bi indartsuenak izango dira aurrez aurre
Orban txiki bat besterik ez zuen izan Espainiaren jardunak Hegoafrikan irabazitako Munduko Kopan: estreinakoan Suitzak emandako muturrekoa —1-0 irabazi zuten suitzarrek—. Espainiarrek ez dute nahi horrelakorik gertatzerik, eta, horregatik, adi-adi zelairatuko dira gaur. Beharko dute, aurrean ez baitute Suitza izango, Italia baizik. Ezusterik ezean, gaur aurrez aurre izango diren bi taldeak sailkatuko dira. Beraz, irabazten duenak aurrerapausoa emango du multzoko lehena izateko. Vicente del Bosquek deialdiko jokalari guztiak ditu prest. Cesare Prandellik, ordea, ezingo du Barzagli erdiko atzelaria zelairatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu