Askok eta askok alderdien programei baino gehiago, horiek egiten dituzten adierazpenei begiratzen diote. Badira alderdien programa osoak irakurtzen dituztenak, baina horiek gutxiengoa dira. Hala ere, denok ditugu interes jakinak, gai konkretuak, eta horietan zer esaten den jakitea interesgarria izaten da. Horregatik, software eta teknologia librearen inguruan alderdiek esan dutena aztertuko dugu hurrengo lerrotan.
Alderdi guztiek aipamen berezia egin diote teknologia berriei. Kasu gehienetan, erabilpena sustatzea aipatzen dute, eta, batzuetan, oso azalekoak dira, eta, teknologia libreekin baino geheiago, teknologiaren erabilpenarekin dute harremana. Aurreko hauteskundeetan bezala, software librearen aldeko atxikimendua eskatzeko balio duen softwarelibreanahidugu.org gunearen bidez, alderdiei atxikimendua eskatu diete sareko aktibistek. Hara joz gero, hiru dira hauteskundeetara aurkezten diren alderdietatik atxikimendua eman dutenak: EH Bildu, Equo eta Alternatiba.
Aipamenei begira, hiru dira aipamenik egiten ez duten (ez ditut aurkitu, behintzat) alderdiak: EAJ, Ezker Anitza—IU eta PP. Aipamen lausoak, baina nahiko zuzenak egiten dituztenen artean, PSE-EE eta UPD daude. Biek gastu murrizketa eta administrazioaren hobekuntzarekin lotura egiten dute; bikoiztasunaren kontrako neurriak, inbertsioaren erabilpen egokia eta gastu murrizketa azpimarratuz.
Ezker eremuko alderdietan, aldiz, aipamenak baino gehiago aurkitu ditzakegu hiru alderditan: Ezker Batua, Equo eta EH Bildu. Beraien dokumentuetan Interneten unibertsaltasuna, software librearen beharra eta eskubide digitalen aipamenak egiten dituzte.
Tratamenduari begiratuz gero,Ezker Batuak eta Equok arlo edo eremu baten barnean kokatzen dute teknologia libreen gaia. Aldiz, EH Bildu koalizioak zeharkako gai gisa kokatzen du, bere programako gai guztiak zeharkatuz; euskarari ematen zaion trataera antzekoa emanez. Horren erakusgarri da izaera bereziarekin ateratako teknologia libreei dagokion dokumentua http://ehbildu.net/eu/eskaintza/programa/gehigarriak/teknologia-librea.
Hitzak, hitzak dirade,hauteskunde ondoren ikusiko dugu zein jarrera hartzen duen ateratzen den gobernu berriak. Batzuk adi egongo gara.
Komunikazioa. Irlen sarea
Hitzak, hitzak dirade...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu