Beñat Eizagirre Indo.
Zinema. Estreinaldiak. Fantasien gatibu

Gizonezkoen kontua

2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Zinema eta ikus-entzunezkoen industrian lan egiten duten emakumeek CIMA elkartea eratu zuten 2006an berdintasunaren alde egiteko asmoarekin. Euren helburua sektorean lanean diharduten emakumeek sufritzen duten egoera salatzea zen, eta, horretarako, datuak argitara eman dituzte, gizarteak arazoaren berri izan dezan. Espainiako Kultura Ministerioko Mujeres y cultura: políticas de igualdad txostenean kontsulta daitezke. 1999-2008 bitartean 1.256 film estreinatu ziren Espainiako estatuan, eta horietatik 83k soilik izan zituzten zuzendari emakumezkoak. 2000-2006 urte bitartean, esaterako, 871 film (%15 baino gutxiago) emakumeek idatzitako gidoietan oinarrituta zeuden, eta, produkzioari dagokionez, kopurua %20koa zen. 90eko hamarkadan, Miro dekretuari esker, zuzendari gazte askori euren opera prima egiteko aukera eman zitzaien, eta debuta egin zuten 251 zuzendari horietatik 33 emakumezkoak ziren. Ordutik pasatu diren 20 urte luze hauetan, gehienek beste pelikula bat besterik ez dute zuzendu. Miroren garaiko datuak hobetzea ez da erraza izango; 90eko hamarkadan hasiberrien %17,08 ziren emakumezkoak, 2000-2006ko epealdian, ordea, kopurua %10,4ra jaitsi da. Sexuaren araberako lan banaketa nagusi da; arropa, makillajea eta ile-apainketa sailetan emakumezkoen presentzia nabaria da, baina zuzendaritza, ekoizpen eta idazketa esparruak gizonezkoenak dira oraindik ere. Nazioarteko zinemaldirik garrantzitsuenetan ere emakumezkoen diskriminazioa agerikoa da; Cannesen Urrezko Palma irabazi duen zinemagile bakarra Jane Campion izan da, eta zuzendari onenaren Oscar saria irabazi duen lehen emakumezkoa Kathryn Bigelow estatubatuarra izan da. The Hurt Locker (2008) Irakeko gerraren inguruko filma saritu eta Bigelow goraipatu izana salatu zuten askok pelikula atzerakoia zelaargudiatuz. Kontua daemakumeei gehiago eskatu behar zaiela beti, hau da, atzerakoiak izateko eskubiderik ere ez dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.