Dominika Etxart oso kultura gizona zen, beti maite ukan du zuberotar mintzajea. Lehenik, beti mintzatu du Parisen lanean ari zelarik, bere haurrei erakutsi, eta kantatu ere bai Parisen bai Zuberoan. Idatzi du kantore zonbait, eta Zuberoko kantore asko ezagutzen zuen.
Idazle ona zen ere, poesia asko maite zuen, bazakien ere komentatzen bere inguruko gauzak eta bizitzea. A capella moduan zen oso ona (abots ederra), ondo ezagutzen zuen hemengo teknika, eta problemarik gabe bazakien kantatzen bai gora eta berdin bajoan, beti xuxen kantatuz bere lagunekin.
Oroitzapen asko badut harekin, gehienik kantaldietan, beti perfekzionista zen, eta kritika zorrotza egiten zuen zerbait ondo ez bazen egiten. Zinez estimatu dut gizon hori. Ene lagunak dira bai Katy bere alaba eta honen senarra Robert (enekin kantu egiten duena), bai eta Niko bere semea. Zinez plazer handia hartzen zuen kantu egitez bere lagunekin eta bere seme-alabekin.
Egun zuberotar poeta eta kantari on bat joan zauku, Etxahun, Attuli eta beste kantari zonbaiten ikustera. Agian zeluan egun kantaturen dute elgarrekin guri so egin eta!
Iritzia
Guri so kantuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu