AEBetako Douglas hiriko biztanle gehienentzat Maureen Ann Tucker 68 urteko amona da, 1980an senarrarengandik banandua, Wal-Mart-eko langile soldata xehe baten laguntza soilarekin bost seme-alaba hazi eta hezitzeko gorriak ikusi zituen hura. Gutxik erlazionatuko dute New Yorkeko 60ko hamarkadako abangoardia artistikoarekin edota 90eko indie rock giroarekin. Baina hala da bai, Moe Tucker Velvet Underground mitikoen bateria jotzailea izan zen 1969-1971 bitartean.
Zale askok Moe-ren papera erabat anekdotiko eta osagarritzathartu izan dute, hala ere. Eta zentzua pixka bat galdu duen amona erdi txoro baten moduan Tea Party-ren alde egindako adierazpenak ikusita, dagoeneko historiaren zulo beltzera bota izan dute. Baina atentzio pittin batez begiratzen badugu Lou Reed eta John Calerenitzalpean zebilen neska isil haren lana, aingura moduko heldulekusendoa zela sumatuko dugu. Erritmo primitiboz, danborra zutik joaz lortzen zuen bumbumbum errepikakor hark taldearen soinua momentu zinetiko ikaragarriaz bultzatzen zuen bere izaera hipnotikoa biziki azpimarratuz.
Hori gutxi balitz bezla, taldea banandu eta gero bakarkako konpositore, abeslarieta musikari moduan aurrera egin zuen adoretsu, amateur xarmaz betetako hainbat grabaketatan. Eta horixe da argitaratu berri den I Feel So Far Away. Anthology1974-1989 disko hirukoitz honek maitasun eta dotorezia osoz aldarrikatzen duena, rock gordin eta puruena exekutatzeko zuen maitasun paregabea. Berak idatzitako abestiak edotabertsioak, xinpleak, bortitzak, leunak eta beti liluragarriak. Jatorrizko rock-and-rollaren funtsa den axolagabekeriaz eta intentsitatez exekutatuak etado it yourself baliabide merkeez aurkeztuak.
Velvet Undergroundetik hasi eta Sonic Youth edota Yo La Tengo-ra doan amerikar rock ausartena eta irudimentsuenaren ildo bat marrazten badugu, Moe-ren aztarnak non-nahi aurkituko dituzue. Douglasko amonak historian bere lekutxoa merezi zuela esango nuke nik.
Bi ahotsetara
Maureen Ann Tucker
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu