Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Argazki Bildumak

Space

Amianto kasuak argitzeko eskatuz LAB

LABek amianto kasu bati buruzko epaiketa dela-eta elkarretaratzea egin du Gasteizen, Justizia jauregiaren atarian. "Amiantoaren egia ezkutatzen duzue", salatu dute sindikatuak.

2012-02-01

Raul Bogajo / Argazki Press

Space

Urkixoren eta Lopezen bilera

Carlos Urkixo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari berriak eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bien arteko lehen bilera egin dute Gasteizen, Lehendakaritzan.

2012-02-01

Raul Bogajo / Argazki Press

Space

Ezker abertzalearen ustez, Bidegiko desfasea Europako handiena da

"Ez da ikusi Europa osoan tamainako desfaserik", esan du Gipuzkoako ezker abertzaleak "Bidegiko eskandaluaz". Aurreko foru gobernuari eskatu dio "%65era arteko desfasea nola onar daitekeen azaltzeko".

2012-02-01

Gari Garaialde / Argazki Press

Space

BBVA Hiltzaile plataformak agerraldia egin du, bi aktibista epaituko dituztela salatzeko

BBVAren aurkako plataformako bi aktibista epaituko dituzte otsailaren 1ean, desobedentzia eta ondasun publikoak zikintzea egotzita, eta BBVA Hiltzaile plataformako kideak Bilbon bildu dira gaur.

2012-02-01

Jon Hernaez / ARP

Space

Garbiketa arloko murrizketen aurka Nafarroan

Nafarroako Gobernuko eta Iruņeko Udaleko garbiketa arloko langileek murrizketen aurkako bilkura egin dute Iruņean, Virgen del Camino erietxearen atarian. Haien arabera, murrizketek 80 laguni egingo diete kalte.

2012-02-01

Space

Ipar Hegoa jardunaldietan Latinoamerikako eraldaketa politiko eta sozialak aztertu dituzte

Ipar Hegoa jardunaldiak antolatu dituzte gaur, Latinoamerikako eraldatze politiko eta sozialak aztertzeko. Sindikatuez ere hitz egin dute. Julio C. Gambina Argentinako CTA sindikatuko kideak eta Juan Castillo Uruguaiko PIT-CNT sindikatuko kideak parte hartu dute.

2012-02-01

Jon Hernaez / ARP

Space

Suontzia itzali dute Arkautin, 19 urteren ondoren

Ertzaintzak bere 30. urteurrena ospatu du Arkautin, eta "terrorismoak" hildako ertzainen alde duela hemeretzi urte jarritako suontzia itzali dute, ETAk borroka armatua bukatu duela-eta. Haren ordez agente haiek gogoratzeko monumentu berria inauguratu dute. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Juan Mari Atutxa sailburu ohia eta Joseba Goikoetxea zenaren seme bat —ETAk hil zuen Goikoetxea ertzaina—.

2012-02-01

Raul Bogajo / Argazki Press

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna