Azokaren balorazio arrakastatsua
Egun oso baten faltan, iazko bisitari kopurua izan da Landakon 120.000 bisitari. Kopuru horretara heltzeko, lehen eguna, ikasleen eguna antolatzeko egindako lanaren emaitza azpimarratu dute.
2014-12-08
Argazki Press
Urbizuri elkarrizketa
Gorka Urbizu Berri Txarrak taldeko abeslaria elkarrizketatu du Uxue Alberdik Areto Nagusian.
2014-12-08
@durangokoazoka
Behi Bi Blues bikotearen saioa
Ahotsenean jo du Behi Bi Blues taldeak, astelehen goizez.
2014-12-08
@durangokoazoka
Niko Etxart eta Maialen Lujanbiorekin solasean
Gogoetaren Plazan izan dira Niko Etxart eta Maialen Lujanbio. Kultur transmisioari buruz aritu dira hizketan. Uxue Alberdik gidatu du saioa.
2014-12-08
Monika del Valle, Argazki Press
Gatiburen diskoa, agortuta
Gatiburen 'Euritan dantzan' disko berria agortu egin da.
2014-12-08
Monika del Valle, ARP
Aiora Renteria (Zea Mays), diskoak sinatzen
Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslaria, disko bat sinatzen.
2014-12-08
Monika del Valle, ARP
BERRIAk ere badu gunea
BERRIAk Barrenkale 24-25ean du gunea. Irudian, bisitari bat 2015eko agendari begira.
2014-12-08
Monika del Valle, ARP
Haurren txokoa, beterik
Saguganbara haurren txokoan ikuskizunak izan dira gaur ere. Haur zein heldu, jende ugari batu da.
2014-12-08
Monika del Valle, ARP
Organik eta Junkeraren azkena
'Txapeldunak' antzezlana estreinatu dute Organik dantza taldeak eta Kepa Junkerak Durangon.
2014-12-08
Monika del Valle, ARP
Kulturgintzaz solasean
Kulturgintzari eta horri buruzko harimutur ugariren inguruan mintzatu dira Gorka Bereziartua, Maite Arroitajauregi eta Xabier Gantzarain.
2014-12-07
Raul Bogajo / Argazki Press
Bide berriak
Bizilurreko kideak 'Bide berriak' dokumentala aurkeztu dute azokan.
2014-12-07
/ @durangokoazoka
Kulturaren ekonomiaz
Kulturgintzaren diru laguntzez mintzatu dira Joxean Muņoz, Gotzon Barandiaran, Xabi Paia eta Beņat Gaztelurrutia.
2014-12-07
/ @durangokoazoka
Antzerki maratoia
Antzerki maratoia izan dute arratsaldean ere Szenatokian, lau antzezlan zati eskainiz.
2014-12-07
/ @durangokoazoka
Etzakit bueltan
Etzakit taldekoak zirenak Ahotsenean batu dira, Xabi Solano buru.
2014-12-07
/ @badokinfo
Jendetza igandean
Gainezka egon da egun osoan zehar Landako gunea igandez ere.
2014-12-07
Luis Jauregialtzo / ARP
Erosketarako plaza
Giro ederra izan dute erosle nahiz saltzaileek Landakon.
2014-12-07
Luis Jauregialtzo / Argazki Press
Txalaparta
Txalaparta argitaletxeak hainbat lagun erakarri ditu egunean zehar; besteak beste, Lucio Urtubia anarkista historikoa izan dutelako bertan.
2014-12-07
Luis Jauregialtzo / Argazki Press
Berri Txarrak-en erakarmena
Ilara luzeak izan dira Berri Txarrak taldeko kideekin argazki bat ateratzeko.
2014-12-07
Luis Jauregialtzo / Argazki Press
Unai Elorriaga
Unai Elorriaga idazlea izan da liburuak saltzen eta sinatzen aritu den idazleetako bat.
2014-12-07
Luis Jauregialtzo / Argazki Press
Korrika-ren omenaldia Azokari
Durangoko Azokari omenaldia egin dio Korrika 19k Ahotsenea gunean. Ekitaldian, 'Gu euskahaldunak gara' dokumentala estreinatu dute hemeretzi lagun ezagunek "noiz, nola eta zergatik euskahaldundu ziren" kontatzen duena.
2014-12-07
Luis Jauregialtzo, ARP
Berri Txarrak ahotsenean
Jendea kanpoan geratu behar izan da Berri Txarrak-en kontzertuan, bete egin baita Ahotsenea.
2014-12-06
Argazki Press
Muguruza Gogoeta Plazan
Fermin Muguruza elkarrizketatu du Iņigo Astiz BERRIAko kazetariak Gogoeta Plazan, Areto Nagusian.
2014-12-06
Argazki Press
Argazki ugari
Gatibuko kideak ere Durangon dira, eta hainbat jarraitzailerekin egin dituzte argazkiak.
2014-12-06
Argazki Press
Ordorika azokan
Ruper Ordorika ere disko saltzen eta sinatzen aritu da goizean Landakon.
2014-12-06
Argazki Press