Euskal Herrikoegungo egoeraren azterketa objektiboa egingo duen orok azkeneko mobilizazioek kontzientzia eta kementasunaren adibideak izan direla onartuko du. Presoak etxeratzeko egindako manifestazio erraldoiak eta martxoaren 29ko greba orokorrari klase herrikoiek, gazteek eta herri mugimenduek eman dioten babes zabalak egungo jendarte-eredua aldatze aldera lan egin eta borroka egin daitekeela egiaztatu dut. Kudeatzaile erregionalisten laguntzaz, espainiar eta frantziar estatuek inposatu diguten eredua iraul daiteke.
Alabaina, lan asko egiteke dago. Parot doktrina izena duen zigor politikoaren harira Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kaleratu berri duen epaia eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko polizia autonomikoaren portaera bortitza, horren adierazleetako batzuk dira.
Adierazle horiek eta beste askok ez dute etenik izango, Euskal Herriaren arerioek jarraituko baitute ETArenaldebakarreko erabakiarekin zabaldu zen prozesua geldiarazten eta zapuztu nahian. Hori dela eta, nazio askapenerako eta askatasun sozialerakobeharrezkoa da konfronta- zioari modu bateratuaneustea.
Nazioarteko testuinguruan, kapitalismoa krisi sistemikoan dago. Haren ereduaren oinarriak erori dira. Errentabilitasun-tasari eusteko gaitasunik ez du, hazkunde-tasari ezin dio eutsi. Esparru sozialean, politikoan eta ingurumenerako bideraezina da, aurrera egiteko behar duen egonkortasun soziala Kapitalismoak berak hautsi duelako.
Multinazionalek, kapitalak eta eskuin politiko eta sozialak langileekiko zapalketa areagotu dute. Legezko neurriak direla medio, lan erreforma berria kasu, iruzurra zabalduz, osasunaren arloan, hezkuntzan eta babes sozialean hamarkadetako lorpenak deuseztatzen neoliberalismoaren degenerazio etikoak kapitalaren etekinak lehenesten ditu langileon lan-ordainen kalterako desberdintasun sozioekonomikoak biderkatzen ari diren testuinguru batean.
Kapitalaren logikak arlo sozialean ondorio latzak sorrarazteaz gain, arlo politikoan ere, ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula, hankaz gora jarri baitu sistema parlamentarioaren balizko barne logika, bere bideragarritasuna zalantzan jarri arte. Herri burujabetzaren aldarria izan zen bere hegemonia justifikatu zuen motorra, baina sistema hori desitxuratu egin da, erabat, kapitalaren inposizioen aurrean men egin baitu. Edukien eta formen arteko haustura suertatu da, eta haustura horrek baliogabetzen du bide parlamentario hutsean oinarritzen zen lehia politikoa. Eredu sozioekonomikoen arteko lehia, ezker—eskuin dialektika parlamentarioa, alegia. Azken finean, besteak beste, mendebaldeko sozialdemokraziak amestu zuen kapitalismoa atseginaren ideiaren porrota da, legebiltzarren gain kapitalak ezarri duen aginteak parlamentu horiek ordezkatu nahi omen zuten herri-burujabetza baliogabetu du eta.
Etapa politiko berriak Aberri Egun berria merezi du. Mahai gainean jarri behar da demokrazia izena erabiltzen duten espainiar eta frantziar erregimenek bere menpe egon diren herriekiko inposizioa eta sufrimendua besterik ez dutela ekarri. Indar independentista eta sozialistek aurrera egin behar dute nazio askapenerako eta askatasun sozialerako prozesu berri batean, zeinek alternatiba politiko, sozial eta ekonomiko bideragarria bermatuko duen.Euskal klase herrikoiek egituratutako prozesua, Euskal Herri burujabea lortzeko, ezkerreko jardunetik, ekidinezina den konfrontazio soziopolitikoaz.
Aberri Egun berria garai berrirako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu