Azkuna gehiengoaz nagusitu da. Alondegiko obra faraonikoa burutu du, Abando Ibarra Euskadi Enparantzaz koroatu, Miribilla auzoa kirol pabiloiaz, suhiltzaile eta udaltzainentzako parkeaz, eliza eta frontoiaz jantzi du, nahiz eta eskolaz ahaztu.Eta hori dena, baterefinantza zorrik gabe. Mirakulua?
Inolaz ere ez. Ez da izanAzkuna azken garapen urbanistikoaren egilea. Egilea Bilbo Ibai 2000 fundazio publikoaizan da, 1993az geroztik eskualdeko hirigintza daramana.Ezta ere ez da izan miraririk. Zergatik? Etxebizitza eta bulegoak aurretik udaletxeak birkalifikatu eta eskainitako lurzoruei esker egin dira. Plusbalioek egin dute mirakulua. Hauxe da hiria hipotekatzeko beste modua, eta nahikokaltegarria: sistemaz lurzoru publiko dena neurriz gainetiko etxegintzarako kalifikatu,beste beharkizun nagusiakkontuan hartu gabe, hau da, gizarte bizitzarako ekipamenduak, zerbitzuak, elkarbizitzarako guneak eta abar.Hala dago Bilbo ia osorik hipotekatuta, krisiak ez badu galarazten.
Kukutza Gaztetxearen kasua adierazgarri zaigu honetaz.50 urtetan itxita egon eta gero, gazteak hartu eta mila jarduera artistiko eta kulturaletarako erabili dute. Gazte eta kulturarekiko zinegotzi askok baino gehiago erakutsi dute. Azkunak 6 miloi eurotan baloratu du Kukutzaren erreskatea. Baina, ze balio izango luke industri legeko kalifikazioa aldatu ez balioke? Zeren presa izan zuten, oraindik ezer egiteko asmorik ez zegoenean, eraikina etxegintzarako klasifikatzeko, balioa ugalduz? Eraitsitako eta etxegintzarako baimenak eskuetan dituela, enpresari jabeak nahikoa du epailearengana jotzea agindua betearazteko. Bitartean, Errekalden 2.000 etxebizitzahutsik daude, eta zerbitzueta kulturgune arruntak falta dira.
Kukutza ez da kasu bakarra. Errekalde eta Irala bitartean, lurperatzera doazen trenbidearen albo bietan bizpahiru dozenaka pabiloi daude, industri lana galdu duelakoz eraispen eta etxegintzarako hautatuak. Denen artean hainbat futbol zelai osatzen dituzte,urbanizatzear dagoen Garellano bezainbatekoak edo zabalagoak.
Ezin ulertuzkoa litzateke PGOU berriak lurzoru hauek ekintza bereizirako begitan ez hartzea, Irala, Errekalde eta Ametzola arteko besarkada urbanistikoa ondo garatunahi badute. Lehenago ere trenbidearen lurperatzeaz ez ziren ohartu, Irala auzoak alarmajo arte.
Ametzolako Plan Bereziak 2004an aukera ezin hobeagaldu zuen miopia horikonpontzeko. Pabiloiei bizkarra emanda lan egin zuten.Txarrago oraindik, aurreko hamarkadan industri eraikinei besterik gabe emandako birkalifikazioak finkatu eginzituzten. Artean ez zegoen industri patrimonioari buruzko azterketarik. Harrezkero Ondartezek eginikoa udaletxeak berak %50ean aldatu egin zuen, lehendik emaniko klasifikazioari eustearren. Horretarako, alperrik agindu zuten azterketa. Auzo-arte honen zortea botata dago: plusbalioen pilotakada, eraispena, eta etxegintza omniboroa erabateko motorra lez.
Jokabide honetan balio eta irizpide guztien gainetik«ekonomiazko bideragarritasun kalkuluak agintzen du, industri erabilerako lurrak etxegintzarako aldatzeak sortzen dituen plusbaliotan oinarritutakoa». Etxegintza faktorea ahalguztiduna da: lurzoruaren balioa, eraispenak, bestelako kosteak, indemnizazioak, hirigintza lanak,batzuetan azpiegituren parte bat ere, eta, nola ez,eraikin enpresen irabaziak. Noski, burbuilak, hau da,etxe salmentak iraunbitartean.
Krisiak globo guztiak, eraikitzaileen eta erosleen kredituak barne, zulatu dituen honetan, ze motorrak bultzako du hirigintzako garapena? Jarraituko du Bilbo Ibai 2000ak? Honi bai pilatu zaizkio Azkunak ustez uxatu nahi zituen zorrak. Eta konpondu nahian, berriro etxegintzari heldu nahi dio, mirari eske, defizitak xurgatzeko. Nahiz eta kide nagusiak, Jaurlaritza eta Aldundiak uko egin, fundazioak bere buru den Azkunarekin salmentara atera berri ditu Garellanoko %50 lur sail, babestutako 612 etxebizitzarako hautatuak, euren prezio erakargarriagoarengatik. Bai egin apustua, baina diru publikoaz. Gainera, etxeaksalmentan dira, ez alokairuz arrazoizkoagoa izanagatik.Bilbon 17.000 etxebizitza daude hutsik eta 12.000 eskarialokairurako. Goraka bada ere, eraikigarritasun maximoa darabilte. VPO-koak 1.680? Tasatuak 2.800? Mileuristak bestelako soluzioak behar dituzte.
Miribilla eta Ametzola auzoak ez hain eroso hedatuak. Garellano, Zorrozaurre eta Canala hirigintza garrantzizko inguruak, oraindik matizatu behar litzatekeen proiektuekin lotuta biak. Azkenik, Irala eta Errekalde industri parke zabala komuna dutelarik, PGOU berrian tratamendu berezia aldarrikatuz. Pabiloiei bere kalifikazioa itzuli behar zaie eta aprobetxamendu anitzagoa eskaini. Salba ditzagun lurzoruak eta patrimonioa inflaziozko etxegintzaren atzaparretatik.
Bilbo eraberritu ala hipotekatu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu