Ekologia, ate-joka

Asier Vega Mikel Oseguera
2012ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Hondakinen inguruko egungo arazoa ezin da zabortegi eta erraustegietara mugatu, ezta birziklapenera ere, ez baita irtenbide integrala. Hondakinak kontsumo katearen azken maila besterik ez dira. Kontsumoak gidatutako sistema eta ekonomiak baliabide naturalak ustiatu, eraldatu, komertzializatu, kontsumitu eta desegin egiten ditu.

Lurraren eredu lineal baten aurrean gaude, non gero eta zabor gehiago kudeatzea ez den arazo bakarra. Eredu honek bere oinarrian ere huts egiten du, ama-lurraren baliabideak mugatuak baitira. Baita ereduaren korapiloan ere, ekoizpen eta kontsumo faseetan, hain zuzen ere. Non giza harreman desorekatuak ezartzen diren mendekotasunean oinarrituta. Bertan, gizarteak ez ditulortzen zoriontasunaren etaorekaren helburu paradigmatikoak.

Lurraren beroketa, gainezka egiten diguten zaborren kudeaketa, ohiko garapenerako funtsezkoak diren gasaren edo petrolioaren muduko lehengaien urritasuna eta energiaren eskaera gero eta handiagoaren alarma zehatzak Lurraren eredu linealaren heriotzaren zantzu dira, ama-lurraren berezko izaera zirkularraren eta iraunkorraren aurrean.

Ikuspegi orokor hori kontuan izanda, Europako Batasuneko administrazioak, 2008/98/CE zuzentarauaren bidez, zaborren inguruko eztabaidaren muina zaborren desagerpenetik aldentzen du. Apustu egiten du, aldiz, honako lehentasun hauekin, zaborren arazoari aurrea hartzeagatik (zabor gutxiago sortuz beste kontsumo kultura bat indartuz), berrerabilpenagatik eta birziklapenagatik. Azkenengo irtenbide moduan balio emate energetikoa eta suntsitzea.

Era berean, hondakinen kudeaketak giza osasunari eta ingurumenari kalterik ez egiteak lerro gorri moduan ezartzen du.

Errausketak ez ditu hondakinak gutxitzen, ezta birziklapenak ere. Bestalde, giza osasunerako eta ingurumenerako ondorio latzak dakartza airearen eta lurraren kutsadura dela medio. Gainera, betiko gutxi batzuen onurarako eta guztion kalterako negozio ilun eta nahasiak sustatzen ditu berriz. Orain inoiz baino gehiago gizarteak kudeaketa pribatuari oparitutako alorrak berreskuratzea premiazkoa denean errausketarekin herriak birritan ordaintzen du enpresa talde erraldoiek etekin bikoitza izateko. Erregai moduan erabiltzen duten zaborra kudeatzeagatik ordaintzen diegu hasiera batean, azkenengo urratsean gure hondakinekin sortutako energiagatik berriz ere ordaintzeko. Lan bakarra, etekin bikoitza, negozio pribatu biribila. Ingurumenerako kostuak, noski, guztion lepotik ordaintzen dira.

Atez atekoa hondakin bilketa moduen artean birziklapen emaitza hoberenak lortzen dituena izateaz gain (%80-85 birziklatze portzentaiak lortu dira), hondakinen gutxitzearen alorrean ere lan egiten du gizartea kontzientziatuz.

Atez ateko bilketaren aurka erabilitako argudioetako bat kostuena da. Demagogia guztiarekin bilketa kostuetan bakarrik erreparatzen dute. Inork ez du hitz egiten Gipuzkoako erraustegia eraikitzeko behar diren 250 milioi eurotaz. Ezta zabortegiak eraiki eta kudeatzeko kostuen inguruan ere. Ezta errauts toxikoak kudeatzeko kostuez ere. Bestalde, inoiz kontuan izaten diren kostuak daude: ingurumen kostuak, gizarte kostuak... Zein da airea kutsatzearen prezioa?

Funtsezkoa da hondakinak baliabide moduan ikusten hastea zabor gisa egin beharrean. Hondakina baliabidea da sortzen denetik bereizten bada, zabor bihurtu ezean. Zergatik baliabide publiko honi uko egin? Zergatik alor pribatuaren esku beste alor estrategiko bat berriz laga? Ez diezaiegun utz perspektibarik ez dutenei guri iruzur egiten, gure arreta poste batetik zintzilikatutako hondakin batzuetan jarrita. Irakats diezaiegun ez dela zaborra; baliabideak baizik: plastikoa, papera, materia organikoa…

Badakigu arazo globalek irtenbide integralak behar dituztela. Eredu aldaketa, hain zuzen ere, zergatik ez hasi atez ate?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.