Iragarritakoa

Pello Urzelai.
2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Teknologia eta komunikazioaren aroan bizi gara. Gero eta baliabide tekniko gehiago dago natura aztertu, neurtu eta haren portaera aurreikusteko. Meteorologian, eguraldia aztertzen duen zientzian, aurrerapen handiak egin dira azkenaldian. Baina Euskal Herrian eremu batzuetako biztanleek ez dute inolako tramankulurik behar jakiteko eurite handia badago errekak gainezka egin eta uholdeak izateko arriskua dutela. Eskarmentuaren jakintza da. Behin eta berriro uholdeen kalteak jasaten dituztenek ez dute ulertzen administrazioek ezin ezer egin ahal izatea beren arazoa konpontzeko. Ulergarria da haien ezintasun sentimendua, ulergarria da haien haserrea. Uholde arriskua duten tokietan aurreikuspenak berandu iristen dira euria egiten hasten denerako. Beharrezko neurriak askoz lehenago hartu ez badira, urak ezin dira geldiarazi. Aurreikuspenek, hala ere, balio handia dute arriskuari aurre egitean, kaltea gutxitzearren. Baina herritar batzuk ura leporaino dutela salbatzen badira, zerbaitek huts egiten duen seinale da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.