Lauren multiploak

Martin Matxo
2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
4.790? Hori da gureganatu dugun zenbakia, bakoitzak uler dezan zenbat ordaindu beharko dugun AHTa eraikitzeko. Zorra da sistema hau mugitu duena. Horregatik, Madrilen eta baita zenbait euskal hiritan ere, zorkraziari buruzko jardunaldiak ospatu genituen. «Zorkrazia», boterea zorraz sortzen delako. Bagenekien hori zela hegoaldeko ekonomia menderatzeko baliabidea. Baita ere, beste herri batzuetan ere (Estatu Batuak eta europarrak barne) zorretan zeudela jakin dugu. Baina orain arazo larria bihurtu da zorra, berriro ere behekoak beheran irauteko era erabiltzen da, eta goikoak are eta gehiago aberasteko. Azokan oinarritzen da Kapitalismoa. Azokak ekoizpenaz estimulatzen dituzte, salmenta eta erosketaz, eta estimulu hori areagotzeko dirua eta dirua mailegatzen izan dira (baliabideak lapurtzen, ingurumen hondamena eta lan eta bizitza baldintzak kaskartzen batera). Garaia iritsi zen mailegu zutena zegoena baino gehiago zela. Adibidez, orain estatua zor orokorra BPG barne produktu gordina lau aldiz da (hori ere konferentzian ikasi genuen).

Bitartean krisialdi ikaragarria bihurtu da, edo bestela, hain ez-bidezkoa den sistema honetan behekoentzako garai kaskarragoa. Langabeziarekin batera zerbitzu eta soldaten murrizpenak jadanik gertatzen ari dira barra-barra. NDFk (Nazioarteko Diru Funtsa) gomendioak jarraitzen. Dena den, estatu espainolean ez dira Grezia, Portugal eta Irlandan bezala proposatutako baldintzak inposatu. Herri horietan gertatutakoaren ondoren hemen aspalditik gabiltza holakoen zain. Argi dago zorra aurrera doala, batez ere bankuek mailegatuen ondoren berdin jarraitzen baitute haien zorra areagotzen. Haien zuzendaritzak endez areagotzen dira, eta haien soldatak are gehiago. BBVAren etekina (nahiz eta hain gaizki egon diru publikotik mailegua behar izan zuen!!!) 4.606 milioi eurokoa izan zen iaz (2010). Haiek ez dituzte haien soldata erraldoiak eta haien dorreak murrizten.

BBVAren presidentearen soldata aurten 4,97 milioi eurokoa izango da.

Adituen arabera, bankuak ez daude kezkatuak; porrotaren zain daude, horren ondorioz gobernuak haien zorra ordainduko duelakoan. Horretarako, pasa den abuztuan gobernuak adostu zuen espainiar konstituzioa aldatzea, bankuen zorra ordaintzea lehentasun gisa onartuz.

NDFren interbentzioa gertatzerakoan, mailegu batez eta zenbait baldintzarekin batera egingo da. Baldintzek ekarriko dituzte murrizketak eta zerbitzuen desagerpena, baina baita eta batez ere, mailegu horren ordainketa diru publikoz. Irlandako kasua ikusita (baita ere konferentzia bertan) daukaguNDFren erreskatea gertatu zenean biztanle bakoitzak ordaindu ditu 4.600 euro urtean.

4.600 euro irlandar bakoitzari dagokiona. Bai, AHTa ordaintzeko dagozkigun 4.709 euroren antzekoa!

Gertatzen dena da orainkezkatuak bagaude zenbat kostatuko zaigun, finantza erreskate hori benetan gertatzen bada, agian hori izango dela guk ere, bakoitzak, ordaindu beharko duguna. Beraz. 4.709 euroei 4.600 euro gehitu beharko dizkiogu... Kezkagarria bada, hau negargarria bihurtzen ari da!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.