Nafarroan LHko 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleen herenak ez dira iristen eskatutako hezkuntza helburuetara. 12.763 ikasleri egin dizkiete probak, eta matematikan, euskaran, gazteleran, ingelesean eta zientzietan hezkuntza helburuak betetzen dituztenak %70 dira. Emaitzarik onenak euskaran eta gazteleran eman dituzte; apalagoak matematikan, baina Espainiako Estatuko erkidegoen artean maila onena nafarrek eman dute; eta emaitza eskasenak atzerriko hizkuntzan eman dituzte: ingelesean.
Azterketa horren emaitzak ezagutzera eman eta biharamunean, «gaztelera zaintzeko eta sustatzeko» sail bat sortuko duela jakinarazi du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Batzordeak. Ikasleak ahoz eta idatziz hobeto komunikatzea nahi du. Gazteleraz.
Euskarazko ereduan eskolatutako ikasleak, izan ere, besteak baino gutxiago dira oraindik. Eta, hala ere, une honetan lehentasuna gaztelera zaindu eta sustatzea dela erabaki du Yolanda Barcinaren gobernuak. Matematikak ondo aterako zaizkio hurrena ere.
Matematika kontua da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu