Japoniako istripuak argi utzi diguzentral nuklearrak gaur egun diren elektrizitate beharrei aurre egiteko aterabide arriskutsuak direla. Hots, elektrizitate hornitzaileak, zentralen kudeatzaileak, abantaila maximoen atzetik doazela arrisku minimoen atzetik joateko ordez!
Duela guti, Sarkozy lehendakariak Fessenheim-eko zentral nuklearra bisitatzen zuen. Zentral hori Frantses Estatuan 1977tik geroz martxan da. Ondorioz, oraino ibiltzen den zentraletarik zaharrena da. Alsaziako gune sismiko eta jendetsu batean kokatzen da, erreaktoreen pean Fukushimako betoizko lauzaren loditasunaren herena du eta zentrala bera ez da pentsatua hegazkin istripu bati aurre egiteko... Bisita horren karietarat, Sarkozyk, kameren aintzinean, Fessenheimeko langileei erraten zien: «Ez dugu zentral hau hetsiko, ezta pentsatu ere... Erokeria da!». Horrelako ateraldiekin Sarkozy presidente-hautagaiak nahi ditu mezu sozialak eta ekologikoak pasatu! Fessenheimeko langileen txaloak kamerei eskainiz... eta nuklearrarekin CO
Baionan egin duen azken bisitan frogatu duen bezala, Euskal Herriaren arloan, eta nuklearraren arloan, egiarekin ainitz distantzia hartzeko beldurrik ez du!
Nuklearzaleek argitu gabeko datuak
Aitortu behar da, azken hamarkadetan, nuklearzaleek ez dizkiotela sekula behereko gaiei buruz erantzun argiak eskaini jendarteari:
Nuklearrak ez ditu naturaren arriskuen kontrolatzeko eta menperatzeko gaitasun guziak!
Demokraziaren ukatzea: opakutasuna, datu gordetzea, gezurrak eta abar izan dira nuklearraren arloan ezaugarri nagusiak.
Hondamendi nuklear baten kasuan, zentral nuklearraren kudeatzailearen ardura, Frantses Estatuan, legez diru kopuru zehatz bat artio joaten ahal da. Txernobyl eta Fukushimak jada eragin dituzten kalteen gostuetarik deskonektatua den kopuru horretarik at, Estatuak ditu kalteen ordainketak eta konponketak bere gain hartzen! Hots, nuklearrarekin, probetxu pribatua da, eta gastu edo arriskua… publikoa!
Zer egin hamar milaka urtez irauten duten hondakinekin: mende erdi bat iragan eta gero, beti lurperatzeko proiektuarekin dira.
Nuklear zibilaren eta militarraren arteko harremanak nola kontrolatu... jakinez nuklearraren ugaritzea ere zailtasunekin kontrolatzen dela...
Azkenaldi honetan, arrazoi ekonomiko berri batzuk gehitu dira:
Zein izanen da zentralen hestea eta hondakinen tratatzearen egiazko gastua?
Frantses programa nuklearraren kostu orokorra konparatzen bada handik ateratzen den elektrizitate kopuruarekin, errentagarritasuna energia berriztagarriekin aise parezkatzen ahal da! Alta, nuklearrak energia berriztagarriek baino lan postu gutiago sortzen ditu.
Fukushima ondoko lanak direla eta, badirudi elektrizitate nuklearraren prezioak hemendik 2016a arte %30ez goitituko direla.
Nuklearretik ateratzeaposible da!
Negawatt elkarteak (www.negawatt.org) laborantza, garraio, etxebizitza, industrian eta abarretan deklinatzen ahal den aterabide eskema bat argitaratu du, gure jendartea nuklearraren dependentziatik ateratzeko!
Bertan hiru pauso garrantzitsu aholkatzen dira.
Neurritasuna sustatu: jendarteak gaur egun ohartu gabe «xahutzen» duen energiaren ez galtzeko. Etxeen isolazio kanpaina publikoa hartzen ahal da adibide gisa: berotasuna ez dadin debaldetan joan.
Eraginkortasuna handitu/hobetu: etxe isolatuetan, berogailu sistema eraginkorrak plantan emanez, adibidez.
Energia berriztagarriaketa tokikoak sustatu: horretarako elektrizitatearen iturri berriztagarriak erabiltzen dituen Enercoop bezalako kooperatibekin harremanetan sartzen ahal da!
Martxoaren 11n, Jende Kate handia, Garoña hetsi,nuklearretik atera
Martxoaren 11n, Fukushimako hondamendiaren urteurrenean, Bizi!-k parada ezin hobea eskaintzen die herritarrei Baionako San Andres plazan, goizeko 11:30eko Nuklearretik ateratzeko Jende Kate Handian mobilizatzeko.
Denek elkarrekin gaitzetsiko dugu Nuklearraren lilura.
Ber denboran, Arabatik 4 kilometrotan den Garoñako zentral nuklearraren hestea eta nuklearretik ateratzea galdatuko dugu! Azpimarratzekoa da Garoñako zentrala, eraikuntza garaia, teknologia eta kudeaketa ikuspuntutik Fukushimakoaren bixkia dela!
Joan den astean Sarkozyri «ongi joan» herritarra erreusituaren haritik, goazen denak Baionarat, «Nuklearrari ere ongi joan» herritarraren egiterat!
Xehetasunak: www.bizimugi.eu.