Nukleartegirik ez

2011ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Lema hori zekarten pegatina eta txartel andana bat agertu zen Euskal Herrian 1974. urtean, jadanik errekarantz zihoan Francoren diktaduraren azken urteetan. Baita « Nukleartegiak : EuskalHerrian hilerriak » izenburutzat zuen errebista berezia kaleratua izana zen. «Ama lurra hil daez dago kanpairik», Maite Idirinek abestutako koplak nahiko ospetsuak ziren Euskal Herrian eta kanpoan bizi ziren gazte argi batzuen gogoetan. Garai haietako ezker abertzale edo xoraturik omen zeuden gazte ekologisten asmakeriak baizik ez omenziren lema beltz eta pesimista horiek. Zeren-eta denboraldi honetan 1973. urtetik munduanhasi zen erregaien kinka zela , beste energia iturburuak etaindependentzia energetikoa eskuratu behar zituzten herri garaitu eta industriatsuek. Ekidin ezin genezakeen aurrerapenaren ildoa omen ziren nukleartegiak.

1975 .urteko udaberrian geoteknika saio batzuk egin nituen eraikitzen ari ziren Dampierre en Burly nukleartegian. Hamabost egun geratu nintzen Frantziako toki hartan, baina jadanik zer-nolako tentsioak nabaritzen ziren ohartu nintzen: guardiez, txakurrezeta burdinazko hesiez inguraturik zegoen xantier erraldoi hori. Gerla denboran ginela bazirudien benetan. Obra horretaz arduratzen zen ingeniariarekin mintzatzen ari nintzelarik, azkarregi pentsaturiko irtenbide bat nukleartegiak zirela eta 30 urte iragan ondoren abandonatuko zela aitortu zidan hark. Baita jende gehiena horri buruz ezaxola zela adierazi zidan. Geroztik pentsatzen dut kuraia ez zitzaiola eskas gizon horri, zuen lanpostuarengatik izugarrizko aitorpenak egiten zizkidalako. Nukleartegien eraikuntzan lanpostu txikiago dutenek gizakiak menperatzen ez duen teknika berri horren defendatzaile porrokatuenak baitira.

Ameriketako Estatu Batuetan lehen nukleartegiak egin zituzten, baina bide zuhurrago batez, hiri handietatik urrun zeuden basamortuetan eraiki baitzituzten. Frankismoaren denboretan, aldiz, hirigintza azkarra dagoela Lemoiz eta Ispaster bereizi zituzten, herria probokatu nahi bailuten. Horretaz gainera, kontzientzia txarra zutelako seinale, izengoiti baten pean lurraldeak erosi zituen Iberduerok. Nukleartegiak lanjeros ez zirela kantatzen ziguten leku guztietan, etorkizunerako bide berria zela. baina Txernobileko istripua gertatu zen 1986. urtean eta aurten Fukushimakoa. Ukraniakoa komunisten « lan txarraren » emaitza baizik ez omen zen, eta Fukushimakoa itsasikarak eragindako uhin erraldoiak ondorioztatu zuen. Baina zergatiklurrikarak maiz gertatzen diren tokietan nukleartegien eraikitzea? Hori alferrik arriskuetan ibiltzea delakoan nago. Euskal Herria Auniamendietan izanik, lurrikarak gerta daitezkeenherrialde batean dago, etaaskotan pentsa dezakegu zer katastrofe gertatuko zen Lemoizko zentral nuklearraren ondoanlurrikara edo itsasikara batgertatu izan balitz. Borroka horretan jende zentzudun batzuk bizitza galdu dutela esan dezake batek baino gehiagok; baina hainbesteraino iritsi aitzin, ezote zen elkarrizketan oinarritutako irtenbide bat atzeman ahal izan? Frankoren diktadurarekin ezin aski. Alderantziz, zapalkuntza bortitzagoz erantzun zuen diktadurak: Gladys del Estal militante gaztea erail zuten Tuteran, eta «nukleartegirik ez » arropan josia zuten euskal herritarrak kalean bertan belaunikaturik papera jan zezaten bortxatu zituzten guardia zibilek; herriari iraina eta umiliazioa. Baina« edozein eta zernahitarako indarkeria» kondenatzen duten apostolu horiek zer dioskute Txernobilekoak eta Fukushimakoak egin eta eginen dituen biktimez ?

Diktatura nagusitzen ez zen erresumetan bide demokratikorik bereizi ahal zuten nukleartegien aldeko gobernuek? Oroitzen naizenez, Giscard d'Estaing-en denboretan bailararen mailan Kaskoinako Golfechen erreferendum bat antolatu zuten bertakoek nukleartegia nahi zutenetz jakiteko; ezetza eman zuten arren, Pariseko Gobernuak ez zuen boto hori onartu nahi izan , «konstituzioaren araberakoa» ez zelakoan.

Austrian, aldiz, nazioaren mailan egindako erreferendum baten ondorioz, ez dute nukleartegirik egin, eta Suitzan bezala gaur ere hala jarraitzen du Vienako Gobernuak. Horida, nire ustez, benetako demokraziaren ezaugarrietako bat. Frantziako estatuan 1981. urtean ezkerraldekoek boterea lortu zutelarik murriztu zuten nukleartegien egitasmoa, baina ez osoki gelditu, eta gero berriz abiatu zuten Chiracen kideek.

Hala ere, Txernobil eta Fukushimaren katastrofak gertatu ondoren galdera asko egiten diote Europako zuzendariek euren buruei energi nuklearra abandonatu ala jarraitu behar denaz. Alemaniak, behintzat, 2024an nukleartegiak geldituko dituelako ebazpen zuhurra hartu du. Pariseko eta Londreseko Gobernuak, naski, ez dira horretan; bi makur handi gertatu arren, aitzina jo nahi dute; Sarkozyren ustez, Erdi Arora itzultzea bailitzateke nukleartegietatik ekoitzitako energia abandonatzea. Hala ere, energia nuklearra utzi arren, Austriako biztanleria ez da Frantzian eta Bretainia Handian baino okerrago bizitzen.

Nukleartegiek estatuenindependentzia energetikoasendotzen dutela dioskute;baina nondik etorriko da Frantziako nukleartegien ibilarazteko uraniuma? Frantziako estatuan zeuden meategi ia guztiak (Vendeekoa, Limusingoa etaForezgoa) agorturik daude,non lurki arraroa kanpotik ekarri beharko baitute. Orain Nigereko basamortuan meatokiak kudeatzen ditu AREVA konpainiak, Al Qaida-ko aktibistak nagusiak diren herrialde batean, alegia. Eta etorkizunean nork pentsa lezake uraniorik duten Afrika eta Asiako herrialdeek petroliodunek egiten duten baino presio gehiago eginen ez dutenetz?

Dampierre en Burly-n ezagutu nuen ingeniari horrek arrazoia zuela gero eta konbentzituago nago; nukleartegia behin-behineko irtenbide bat da.Beste energia iturbururik bilatu behar ditugu, eta ekoitz dezakeguna gutxiago gastatu, eta ez alferrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.