Aurreko irailaren 4an Azkoitiko Alkatetzak Oñartxo zabortegiari buruz emandako prentsaurrekoa dela eta, ingurumen egokitzapenerako lanetan jardun diren enpresek (Lurkide Hondalanak SL, Tximistarri SL eta Hirigintza SA) hurrengoa adierazi nahi dute.
Komenigarria da argi bereiztea, alde batetik, Hierros Eguino SLri Egino Berriko lurren eta lixibiatuen erosketa; Azkoitia Lantzen SA eta Oñeder SA arteko alokairu kontratuaren ebazpena, Azkoitia Lantzenek bere gain hartu zituen Oñederrek bertan utzitako altzairu hautsen ingurumen erantzukizunak; urteetan zehar zabortegian isuritako hondakinengatik Udalak jasotako kanona, eta, bestetik, azken urtean egindako lixibiatuen tratamendua.
Gai horiei guztiei buruz Azkoitiko Udaleko eta Azkoitia Lantzen SAko zerbitzu tekniko eta juridikoek eman dezakete berri, beroiek izan baitira gai horietan guztietan protagonista. Era berean, horiek izan dira hurrengo 30 urteetarako lixibiatuen kudeaketa 500.000 eurotan baloratu eta, zortzi hilabete beranduago, 15.613.000 euroko balorazioa lortzeko xehetasunak eman zituztenak.
Oñartxo zabortegiko ingurumen egokitzapenerako lanei dagokienez, horiek zabortegiak duen ingurumen baimen bateratuaren barnean aurkitzen dira eta Eusko Jaurlaritzaren oniritzia dute, baita dagokion udal baimena ere. Obra horietan zehar lixibiatuen baltsa hustu egin da, eta berorren betelana araudi guztia betetzen duten produktuekin egina dago. Baltsa horretan ere, inertizazio plantaren azpian zeuden altzairu hautsak ezarri ziren, zabortegi barnean dauden berberak. Altzairu hauts horien kudeaketa Azkoitia Lantzen SAri zegokion Oñeder, SArekin harturiko konpromisoarengatik. Azken horiek dira aipaturiko minbizi-sortzaile diren hondakinak, eta Azkoitia Lantzen SA darik horien jabe.
Obra horien barnean, lixibiatuen tratamendua egin da 2011ko irailaren 1etik 2012ko abuztuaren 31ra arte, enpresa kontratistak eta Azkoitia Lantzenek sinaturiko kontratuaren arabera, berauen gainbegiralea Arturo Garate udal arkitektoa zelarik. Lixibiatuen tratamendua era egokian egin da, horien emaitza justifikatzen duen dokumentazioaren berri eman zaielarik Azkoitia Lantzen, URA eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Kalitateko Zuzendaritzari. Azken horiek prozesu osoan zehar gainbegiratu dute egindako tratamendua.
Azkoitia Lantzen lixibiatu tratamenduko kontratuko epearen jakitun izanik, haien etorkizuneko tratamenduari buruzko kudeaketarik ezarengatik, abuztuaren 6an hasi zen lanean, hainbat kontratazio prozesu argitaraturik. Esleipen horietara ez da inor aurkeztu. Alde horretatik, abuztuaren 30an kontratistari kontratuaren luzapena proposatu zion lixibiatuen tratamenduaren esleipen zuzena egin arte. Kontratistak uko egin zion eskaintzari, bi arrazoiengatik: egoki burututako lanen ordainik eza (200.000 euro zor dizkiote) eta tratamendu plantak behar dituen berriztatze eta inbertsioen (150.000 euro inguruan) ordainketa, izandako aurrekariak direla eta.
Kontratistak eginiko ukamenaren aurrean, Azkoitia Lantzenek Azkoitiko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu zion tratamendu plantaren esku hartzea, planta hori kontratista eta azpikontratistarena izanik. 2012ko abuztuaren 31n azpikontratistak bereak diren instalazioak jaso zituen arrazoiaren indarra erabiliz. Alkate jauna instalazioetara iritsi zenean, udal idazkariak, Begoña Garmendiak, idatzi bat eman zion azpikontratistari planta jasotzeko baimenik ez zuela esanez, horien desmuntatze eta jasotze kontratuko dokumentuetan adierazten delarik. Azkoitia Lantzen indar publikoa erabiltzen saiatu zen, ez azpikontratistak, sinaturiko kontratuan adierazitakoa besterik egin ez zuelarik.
Muntaia mediatiko horren erantzule bakarra Azkoitia Lantzen da. Gai horiei guztiei buruz kanpo ikuskaritza bat egin beharra dago. Horren ondorioetatik egia lortuko da, baita Greenpeace-ri egindako salaketa ezezagunaren jatorria. Aipatzen diren erantzukizunei buruz, horiek Azkoitia Lantzeni eskatu behar zaizkio, informazioa eta gertakariak nahasteagatik, onartuta eta epemuga igarota duten konsignaturiko aurrekontuen ordainketa ezarengatik, ez premiazko eta eskubideen aurka dagoen indar publikoaren erabilerarengatik, eta abar.
Istorio honek duen hedapenaren ondorioz, ezinezkoa da lerro batzuetan laburtzea. Hala, gai honi buruzko gertaera guztiak jasotzen dituen informazio blog bat irekitzea aztertzen ari da. Edonola, sarbide publikoa duten Azkoitia Lantzen SA eta Azkoitiko Udalaren txostenetan dauden dokumentuetan froga daitezke adierazitako informazio eta gertakariak.
Oñartxo zabortegiari buruzko argibideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu