Senatorialak 2011-09-09

2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Egia esan behar baldin badut hauteskunde hauek ez dute niregan interes handirik sortu eta hori bi arrazoi nagusiengatik. Batetik, ez baitut nire baitan onartzen herritarren artean egiten den bereizketa, handi eta ttipien arteko bereizketa, finean jauntto batzuen jokoan sartzea. Bestetik, beste behin mugimendu abertzalea sakabanaturik aurkezten zelako bi hautagaitza eskainiz: alde batetik, abertzale zonbaitzuk europe écologie-rekin egin duten hautua; beste alde batetik, Gabi Mouesca eta Therese Halsouet haien burua ezkertiar eta abertzale aurkezten zutelarik.

Anartean eta berrikitan,jakin dugu estatu frantsesakez ziola Gabiri aurkeztenuzten eta bere eskubide zibileta politikoak soilik 2032. urtean berreskuratukodituela.

Berri hori entzun dudalarik burura etorri zaidan lehenhitza mendekua izan da.Pixkana-pixkana, buruari itzuli batzuk eginez mendekua baina haratago joaten den jarrerabat dela, estatu Frantsesarena, ondorioztatu dut. Nola ulertu bestela? Uda honetan, etalurralde antolaketaren erreformaren eztabaida dela eta, dirudi estatu Frantsesaren jarrera ohiko ukaziotik doala Euskal Herriari doakionez. Ipar Euskal Herri berean, zonbait hautetsi sozialistek haien aldeko boza eman dutelarik Ipar Euskal Herria eta gure lurraldetasuna zalantzan jartzen duen proiektuari.

Ber momentuan zonbait abertzalek eta ekologistek osatzen duten zerrenda akordio batetarat iritsi direlarik gure herria ukatzen duten jakobinista horiekin. Zinez, ez dut ulertzen.

Garai berriak bizi ditugu gure herrian, prozesudemokratikoa abian dengaraia, gure eskubide guziak berreskuratzeko garaia. Horren aitzinean estatuak ofentsiba orokor bat darama, eta hor kokatzen dut Gabiri ezartzen zaizkion eskubideen murrizketa. Garai berri honenaitzinean, beste behinfrogatutzat gelditzen daestatuak duen borondateeskasa Euskal Herriak harekin duen gatazka politikoakonpontzeko. Hartara, ezin dugu ixilik egon eta euskalherritar guzien eskubide guziak onartzea exijitu behar dugu, nola eraiki herri aske bat herritarrek aske ez badira. Estatua mugiarazi nahi badugu, abertzale eta ezkertiar guziek urratsak egin beharko ditugu aho batez gure herriaren eskubideak defendatzen eta gizarteari proiektu komun bat aurkezteko.

Hasieratik aski argi nuen zoin izanen zen nire hautua hauteskunde hauei begira, Gabiri ezarritako debekuaren ondotik oraindik argiago, irailaren 25ean eskubide zibil eta politikoen aldeko boza izanen da nirea, Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbidearen aldekoa, eta gainontzeko hautetsi abertzale eta ezkertiarrei zentzu berdinean boza ematera animatzen ditut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.