Itziar Aizpurua Egaña.

Urte berrian konpromiso berria

2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Azkenaldian, makina bat idatzi da prentsan eta aditu ere bai ikus-entzuneko komunikabideetan euskal preso politikoei dagozkien eskubideei buruz, Espainiako Gobernuak zein frantziakoak betetzen ez dutenak bestalde: beren etxetik hurbil egotea; kartzelako barne-baldintzak hobetzea; betetzen ari diren kondenari gehitzen dioten bizi guztiko kondena-zigor legea deuseztatzea; kondena betea dutenak etxeratzea, hau da, jasaten ari diren bahiketa bertan behera uztea; gaixo daudenak etxeratzea, eta abar, beste eskubide askoren artean.

Izan ere, eskubide hauek Espainia eta Frantziako legeak jaso arren, eta gobernuek bere egin arren, horien Justizia Ministerioek argi jarri digute azkenengo urteetan endemas ez dutela inongo presarik, eta atxikitzen dut gogorik ere ez, euskal presoei buruzko «arazoa» kudeatzen duten administrazioei behar bezalakoaginduak emateko. Behar bezalakoak diot beren legeak eskuetan harturik bete ditzaten.

Orain arteko aitzakia ezker abertzaleko ETAren borroka armatua izan bada iturburu eurek sortutako legeak ez betetzeko, orain behinik behin ezin diote horri eutsi; beraz, nola behartu genezake Frantziako zein Espainiako gobernuek euskal presoekiko jarrera alda dezaten?

Neure buruan garbi dago erantzuna: geure pausoa aldatuz. Ez dut zalantzarik bizkortu egin behar dugula gure pausoa, eta konpromiso zehatza hartu.

Batetik, halaxe eskatzen duelako kartzelan eta atzerrian dauden kide, senide eta lagunen egoerak. Eta, bestetik, Euskal Herria gatibu duten Espainiako eta Frantziako estatuek euskal gizartearen presioa senti behar dutelako etengabeko zama gisa jasan ezina suertatu arte. Era horretan soilik lor baititzakegu gure asmo eta beharrak euskal preso eta erbesteratuekiko, eta zer esanik ez, Euskal Herria herri gisa aitor dezaten.

Euskal gizartea oro har ezin da hizki handiz idazten den askatasunera bideratu ehunka herritar konprometitu kartzelan eta atzerrian utzirik egunen batean irtengo direlakoan, bada, euskal gizartea osatzen dugunok ustel eta duintasunik gabeak ginatekeelako.

Iragana ahanzten duen herriak nekez sor dezake etorkizunerako bide argi eta sendorik.

36ko gerrateko seme-alabak eta bilobak ezin dira geratu giltzaperaturik edota atzerrian ezkutaturik Euskal Herria zapuzten duten bi Estatuinbaditzaile eta zikoitzek nahi duten arte, horrela erabaki dutelako.

Eta gu, geure herrian herritar libre ez garenok are gutxiago izango gara euskal presoekiko darabilkien krudelkeria desagerrarazten ez badugu.

Bestalde, ez dugu ahaztu behar kartzelan eta atzerrian daudenek eskubide osoa dutela beren herriaren etorkizunean parte hartzeko. Eta, horretarako, eta betiko legez esan behar dut ez dudala nik bederen beste errezetarik ezagutzen borrokan tinko jardutea ez bada.

Orain arte bezala gizaldietan, ez digute ezer doan emango. Guk lortu beharko dugu erabakitzen duguna. Horregatik aipatu dut pausoaren aldaketa, konpromisoarena, alegia.

Euskal gizatiarrak bagara, are gehiago abertzaleak, ezkertiarrak, demokraziazaleak, Euskal Herria eraiki nahi badugu gaurtik, ezinbesteko dugu euskal preso eta erbesteratuekin batera pausoa ematea.

Lehena urtarrilaren 7an Bilbon eman dezakegu guztiok elkarrekin, eta hortik aurrera norberaren konpromiso sendoa 2012an preso eta atzerrian daudenak etxera ekartzeko.

Hau bai kolosala!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.