0 Konponbideari begira | Berriak | Berria.eus

Berriak

Kronologia: Aiete artean eta ondoren

2016-10-16 / Enekoitz Esnaola

-2011ko urriaren 17ko Aieteko Nazioarteko Konferentzia mugarri izan zen Euskal Herriko gatazka politikoan. Hura baino pixka bat lehenagoko eta Aietera iristeko gertaera nagusiak eta Aiete ondorengoak daude kronologia honetan. (eguneratzen ari gara)



AIETE ARTEAN



2007 ekaina: 2006-2007ko bake prozesuaren haustura. ETAren agiria. Bi urte haietako kronologia.

2009 ekaina: Batasunaren legez kanporatzea ontzat jo zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak. (bi pdf: 1 eta 2)

2009 uztaila: ETAren azken hilketak: bi guardia zibil (2010eko martxoan jendarme bat hil zuen "gogoz kontrako liskar batean").

2009 urria: Bateragune auziko operazioa (auziko bilduma). Operazio gehiago izan ziren Aiete aurretik: gazte mugimendua (2009 azaroa, 2010 abendua), Askapena (2010 iraila), Ekin (2010 iraila), Ekin eta Askatasuna (2011 urtarrila).

2009 azaroa: ezker abertzalearen eztabaidaren hasiera ofiziala.

2010 otsaila: ezker abertzalearen Zutik Euskal Herria ebazpena.

2010 martxoa: Bruselako Adierazpena. ETAri, su-eten iraunkor eta egiaztagarriaren eskaera; Espainiari, "behar bezala" erantzuteko. Nazioartetik babes gehiago heldu ziren.

2010 apirila: ezker abertzalearen babesa Bruselako Adierazpenari.

2010 iraila: ETAren jakinarazpena eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakiaz.

2010 iraila: Bruselako Adierazpenaren ildoan urratsak egiteko prest agertu zen ETA.

2010 iraila: Gernikako Akordioaren aurkezpena.

2011 urtarrila: ETAren su-etena, Bruselako adierazpenak eskatutako izaerakoa. Ezker abertzalearen apustu estrategiko berria berretsi zuen.

2011 otsaila: Sorturen estatutuen aurkezpena (estatutuak, gazteleraz).

2011 otsaila: HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldearen aurkezpena.

2011 apirila: ETAk jakinarazi zuen zerga iraultza bertan behera utzi zuela.

2011 maiatza:
Bildu koalizioaren parte hartzea hauteskundeetan.

2011 iraila: Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra ezarri zien Bateragune auzikoei. Epaituek ezker abertzalearen estrategia aldaketa defenditu zuten epaiketan. (auziko bilduma)


2011 iraila: EPPKren atxikimendua Gernikako Akordioari.

2011 iraila: NEB Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen aurkezpena.

2011 urria: Ekin-ek iragarri zuen taldea desegin zuela.

2011 urria:
Aieteko Adierazpena eta ETAren jakinarazpena jardun armatuaren bukaeraz (BERRIAren gehigarria).



AIETE ONDOREN



2011 azaroa: PPren gehiengo osoa Espainiako hauteskundeetan.

2012 otsaila: Espainiako Kongresuaren ebazpena ETAri desegiteko eskatuz, EAJ, PP edota PSOEren babesarekin.

2012 otsaila: ezker abertzalearen autokritika biktimekiko izandako jarreraz (Konponbide haizea dabil adierazpena).

2012 ekaina: Glencree biktima mota desberdinen ekinbidearen aurkezpena.


2012 ekaina: Sortu legeztatu zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.

2013 otsaila: ETAk adierazi zuen bere jardunak egindako kaltea "sentitzen" duela.


2013 martxoa: ETAren agiria, Aietera iristeko Espainiak eta biek konpromiso batzuk hartu zituztela jakinaraziz, eta Osloko elkarrizketa gunea desegin zela esanez. (ETAren agiria)

2013 apirila: Eusko Legebiltzarreko Bake lantaldearen lehen bilera. Ez zuen jarraipenik izan.

2013 ekaina: Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako idazkaritzaren planaren aurkezpena (plana osorik).

2013 iraila: Herrira-ren aurkako operazioa.

2013 urria: Europako Giza Eskubideen Auzitegiak atzera bota zuen Parot doktrina.

2013 abendua: EPPKren adierazpena legedia erabiltzeaz (idatzia), aintzat hartuz Foro Sozialaren hamabi gomendioak.

2014 urtarrila: EPPK-ko bitartekarien kontrako operazioa.

2014 otsaila: ETAren bideoa armagabetzearen hasieraz, egiaztatzaileen presentziarekin.

2014 martxoa: euskal presoen lege eskaerak. Frantziaren eta Espainiaren ezezkoa jaso zuten.

2014 martxoa: euskal iheslariek sorterrira itzultzeko lehen pausoa eman zuten.


2014 ekaina: Sare presoen eskubideen aldeko plataformaren sorrera.

2014 uztaila: ETAren jakinarazpena borroka armatuaren egitura logistikoa eta operatiboa desegiteaz.

2014 urria: Jaurlaritzaren Hitzeman programaren aurkezpena, presoen birgizarteratzeaz. (idatzia)

2014 urria: Baionako adierazpena bakegintzaz, sentsibilitate guztien parte hartzearekin. (adierazpena)

2014 azaroa: Jaurlaritzaren Zuzen Bidean programaren aurkezpena, zigor eta espetxe arloan "salbuespena" gainditzeko. (idatzia)

2014 abendua: NEBen agiria (ingelesez eta gazteleraz), ETA armak zigilatzeko prozesua betetzen ari zela esanez. Egun berean (abenduak 21), ondoren, ETA armagabetzeko Jaurlaritzaren plana. (idatzia).

2015 urtarrila: presoen abokatuen aurkako operazioa.

2015 urtarrila: Espainiako Auzitegi Gorenak Frantziako eta Espainiako kartzela zigorrak batzea ukatu zion Kepa Pikabea presoari, eta 2016ko urrian Konstituzionalak berretsi zuen erabakia. 50 preso baino gehiago leudeke egoera berean.


2015 martxoa: Lokarri herritar sarearen agurra.

2015 martxoa: euskal presoen babesaren aurkako operazioa.

2015 apirila: Jaurlaritzaren Zuzendu programaren aurkezpena, iraganaz "guztiek" autokritika egiteko. (idatzia)

2015 apirila: EH Bilduren Bakerako Euskal Bidearen aurkezpena.

2015 maiatza: ETA prest agertu zen armagabetzeko diseinua Jaurlaritzarekin partekatzeko. Kritikak ere egin zizkion (apirilaren 30eko agiria plazaratu zuen).

2015 ekaina: Parisko Bake Konferentzia. (adierazpena).


2015 iraila: askotariko biktimen Eraikiz dokumentua.

2015 iraila: David Pla eta Iratxe Sorzabal etakideen atxiloketa, Baigorrin (Nafarroa Beherea). Plak urte hartako abenduan Gara-n esan zuen konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea dela (elkarrizketa).

2016 urtarrila: Fiskaltzaren, herri akusazioaren eta Segurako auzikoen akordioa. Antzeko beste akordio batzuk izan dira: Ekin (2016 apirila, 2016 maiatza), Hasier Arraiz (2016 maiatza).

2016 urtarrila: Sorturen eskaera presoei legedia garatzeko eta prozesu independentista elikatzeko.

2016 otsaila: Foro Sozialaren eskaera Hegoaldeko bi gobernuei ETAren armagabetzeaz.

2016 maiatza: Ezker abertzalearen Abian prozesuko txostenak ebatzi zuen estrategia independentistaren barruan kokatu behar dela gatazkaren ondorioen agenda. (Abian txostena).


2016 ekaina: Preso multzoen sailkapena eta "salbuespen" legediaren azterketa Iñigo Iruinek (hamar multzoak).

2016 ekaina: 1960-2013 arteko 4.660 tortura kasu bildu zituen Paco Etxeberriak, Jaurlaritzak eskatuta.

2016 uztaila: 1978-1999 arteko polizia biktimen legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak.

2016 urria: Foro Sozialak izaera iraunkorra hartu zuen. ETAri "lehenbailehen" armagabetzeko eta gizartea aintzat hartzeko eskaera.


2016 azaroa: Mikel Irastorza atxilotu zuten, Azkainen (Lapurdi). ETAko buruzagitzako kidetzat jo zuten. Baina 2017ko abuztuan libre utzi zuten, baldintzapean.

2016 abendua: Luhuson (Lapurdi) ETAren armagabetzearen aurkako polizia operazioa. Frogatu zen gizarte zibilak hartu duela ETAren armak suntsitzen hasteko ardura. Bost atxilotuak baldintzapean libre utzi zituzten.

2016 abendua: presoek legedia garatzeko sostengua izatea nahi du EPPK-ko zuzendaritzak (oinarrizko txostena).

2017 urtarrila: Bakerako Euskal Konponbidea dokumentua aurkeztu zuen EH Bilduk. (idatzia)

2017 otsaila: Jaurlaritzako Giza Eskubideak, Bizikidetza eta Lankidetza idazkaritzaren legealdiko plana. (idatzia)

2017 martxoa: Txetx Etxeberri gizarte ekintzaileak martxoaren 17an Le Monde-n jakinarazi zuen ETA apirilaren 8an armagabetuko zela guztiz. Mixel Berhokoirigoinek martxoaren 18an Miarritzen zioen "publikoa eta egiaztatua" izango zela.

2017 apirila. ETAk apirilaren 7an BBCra igorritako agiri batean jakinarazi zuen erakunde armagabea zela jada.

2017 apirila: ETA armagabetzea gauzatu zen apirilaren 8an. Frantziako Poliziak haren armategia jaso zuen, gizarte zibilaren zaintzapean. Goizean agerraldi instituzional bat izan zen Baionako herriko etxean; arratsaldean, herritarren elkarretaratze handi bat, Baionan bertan. ETA armatu zeneko erreportajea.

2017 apirila: BERRIAk apirilaren 10ean argitaratu zuen ETAren armagabetze prozesua Luhusokoek eta Frantziako Estatuak adostua izan zela.

2017 apirila: ETAk Aberri Egunean iragarri zuen barne hausnarketa egingo duela, azken urteetako ibilbideaz gogoeta egiteko eta aurrera begirako erabakiak hartzeko.

2017 maiatza: Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldearen legealdiko lehen bilera.

2017 maiatza: Foro Sozialak bere IV. topaketako ondorioak aurkeztu zituen. Euskal presoen arloko adostasunerako oinarriak: premiazko urratsak, legedi arrunta eta espetxe eskumena. (ondorioak)

2017 uztaila: EPPK-ko kideen %73k onetsi zuten ildo berria, legedia modu zabal batean jorratzen hasteko. %87koa izan zen barne eztabaidako parte hartzea. (agiria).

2017 uztaila: NEB Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak amaitutzat eman zuen bere ibilbidea, lana "osatuta". 2011ko irailean sortu zen.

2017 uztaila: EPPK-k barne hausnarketan onetsitako ondorioen txostena argitaratu zuen. Legearen bidea jarraituko du hala nahi duen presoak, eta prozesua herritarrekin partekatu nahi dute. Diseinu politiko, instituzional eta sozial bat eskatu du kolektiboak. (ondorioen txostena)

2017 iraila: Erakundearen "funtzioaz eta zikloaz" hausnarketa hasi zuela jakinarazi zuen ETAk (agiria).

2017 azaroa: ETAk zioen ez duela EPPKren jarduna gidatzen eta Konponbiderako ordezkaritzarik ez duela (agiria).

2018 urtarrila: Frantziako Gobernuak iragarri zuen euskal presoak hurbiltzen hasiko zela. Hain zuzen, otsail bukaeran hasi zen, Zigor Garro eta Julen Mendizabal Mont-de-Marsango espetxera gerturatuta.

2018 otsaila: ETAko militanteak erakundearen bukaeraz bozkatzen ari zirela argitaratu zuen Gara-k. Barne hausnarketako dokumentuaren zati batzuk ere bazekartzan.

2018 apirila: Bere "ibilbide armatuan eragindako kalteari" buruzko adierazpena plazaratu zuen ETAk. Agiria

2018 maiatza (3). Bere ibilbidea bukatutzat eman zuen ETAk, "egitura guztiak erabat deseginda". Agiria

2018 maiatza (4). Nazioarteko hainbat eragile ezagunek "ongietorria" egin zioten ETAren erabakiari, Kanboko topaketan. Agiria eta sinatzaileak

2018 maiatza (6). ETAk Barne Komunikazio Orokorrean (martxokoan) jakinarazi zuen baztertu egin zuela aldi baterako batzorde teknikoa osatzea. Eztabaidan botoa emandakoen %93 agertu ziren ETAren bukaeraren alde.

2018 ekaina. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburu berriak ekainaren 18an iragarri zuen "bestelako espetxe politika bat" ezarriko zutela. Ekainaren 27an esan zuen gaixorik dauden presoak eta 70 urtetik gorakoak hurbilduko dituztela.

2018 abuztua. Lehen hurbilketak egin zituen Sanchezen gobernuak: hirugarren gradua eman zieten Olga Sanz eta Xabier Moreno presoei, eta Villabonako espetxetik (Asturias, Espainia) Basaurira (Bizkaia) lekualdatu zituzten. EPPK-tik aldenduta daude biak.

2018 urria. Espainiako eta Frantziako gobernuek ekitaldi bat egin zuten, Madrilen, ETAren bukaeraz. ETA "garaitu" zutela esan zuten eta haren biktimak omendu zituzten. ETAri buruzko 8.000 dokumentu eman zion Parisek Madrili.

2018 urria. HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bere ibilbidea bukatu zuen, "mandatuaren parterik handiena osatuta" eta presoen auzia konpontzeko eskatuz. 2011ko otsailean sortu zen. Harenarekin, amaitu zen nazioarteko talde laguntzaileen babesaren fasea.

2018 urria. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ez zuen euskal presoen Frantziako kartzela urteak zenbatzearen alde egin.

2018 azaroa. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu zuen Bateragune auzian, Auzitegi Nazionalak epaiketa inpartziala egiteagatik. Bateragune auzikoek epaiketan ezker abertzalearen estrategia aldaketa defenditu zuten (auziko bilduma).



-----------

- Kronologia: euskal presoak

- Kronologia: ETAren armagabetzea

Publizitatea

Argazkiak: 2011ko urriaren 20tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon

Sara Majarenas presoa libre geratu da, zigorra osorik bete ondoren

Sara Majarenas presoa libre geratu da, zigorra osorik bete ondoren

'Arbolaren egia' eskulturaren inaugurazioa, Baionan

'Arbolaren egia' eskulturaren inaugurazioa, Baionan

Bakearen foroa, ETAren armagabetzearen I. urteurrenean

Bakearen foroa, ETAren armagabetzearen I. urteurrenean

Bakearen foroa, ETAren armagabetzearen I. urteurrenean

Bakearen foroa, ETAren armagabetzearen I. urteurrenean

Berria.eus 2011