- Ezaugarri hauek izan beharko dituzte argazkiek: 1.800 x 1.200 pixel, eta JPEG formatua. (20MB max.)
- Egile bakoitzak argazki bat bidal dezake gehienez. Bat baino gehiago bidaliz gero, lehenengoa hartuko da kontuan sariketan.
- BERRIAk argazki hautatuak soilik argitaratuko ditu paperean eta webgunean.
- Lanak irailaren 7a baino lehen bidali beharko dira.
- Irailaren 8tik 13ra irakurleei emango zaie hitza, eta bozketa bidez aukeratuko dute hirugarren sariduna..
- Saridunak irailaren 15ean jakinaraziko dira. BERRIAko erredakzioko lankideek osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu lehen eta bigarren saridunak.
EUSKAL EDITOREA SMk beretzat gordetzen du jasotako lanak argitaratzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte hartzaileak, bidalitako lanaren jabe den neurrian, lanak erabiltzen, jendaurrean erreproduzitzen eta jakinarazten uzten dio EUSKAL EDITOREA SMri, euskarri inprimatuan, Interneten, sare sozialetan edo ezagutzen den beste edozein modutan. Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, partaideari jakinarazi nahi zaio bere datu pertsonalak EUSKAL EDITOREA SM enpresaren tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea.

