EZAUGARRIAK
'Berria Astekaria’ erraz erabiltzeko aplikazioa da; oinarrizko elementuekin, BERRIAren edukiak gailu eramangarrietan zabaltzeko diseinatua. Android eta iOS sistema eragileetan garatua.
-
-
DOAKOA
Aplikazioa doan deskargatu daiteke Google Play eta Appleren App Store dendetan, ‘smartphone’-etan eta tabletetan. Garapen berri hau BERRIAlagunen ekarpenari esker egin da. Deskargatu aplikazioa, erabili, zabaldu edukia, eta lagundu zure ekarpenarekin halako egitasmoak garatzen: www.berria.eus/berrialaguna
-
ASTEROKOA
Astero, ostiral goizetan, zenbaki bat argitaratuko da, aurreko zazpi egunetako artikulu hautatuekin (erreportajeak, elkarrizketak, iritzi artikuluak...).
-
JAKINARAZPENAK
Zenbaki bakoitza argitaratzean ‘push’ jakinarazpen bat jasoko duzu zure telefono edo tabletan. Aplikazioa irekitzean automatikoki kargatuko da.
-
-
BISUALA ETA IRAKURTERRAZA
Artikuluen aurkezpena oso bisuala da; edukia erraz aurkitu eta aukeratu ahal izango duzu, eta tipografia zaindua da, irakurterraza izan dadin.
-
ARTXIBO OSOA ESKURA
Aplikaziotik bertatik zenbaki zaharrak irakurri ahal izango dira, eta artxiboan, artikuluak bilatu.
-
BANATZEKO AUKERA
Interesgarria iruditu zaizun artikulu, elkarrizketa edo erreportajea sare sozial, posta elektroniko edo SMS bidez zabaldu ahal izango duzu. BERRIAren hedapenari ekarpen handia egingo diozu. Eskutik goaz.