Donostiako mendizale bat hil da Frantzian, izotzetan erorita

Donostiakoa da hildako gizona; beste pertsona batekin zegoen istripua gertatu zenean, eta hura larri dago ospitalean

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Beste mendizale bat hil da, izotzetan ezbeharra izanda: Donostiako bizilagun bat zendu zen herenegun, Frantzian, ezbeharra izanda. BERRIAk jakin ahal izan duenez, beste pertsona batekin zen mendira joana gizona, eta izotz plaka batean erori egin ziren.Erietxean daukate beste mendizalea, zauri larriekin. Manu de la Hoz da hildako mendizalea, 42 urtekoa. Ezaguna zen Donostiako kultur mugimenduan; besteak beste, Drum musika denda izan zuen hiriburuko Parte Zaharrean, eta musikari buruzko erakusketak-eta antolatzen aritua zen.

Azken egunetan mendi istripu gehiago ere izan dira Pirinio inguruan. Ostiralean, 38 urteko beste mendizale bat hil zen Hiru Erregeen Mahaian (Nafarroa), amilduta. Aurreko asteburuan, berriz, Huescan (Espainia) Iruñeko mendizale bat hil zen, 53 urtekoa, Aspe mendira igotzen ari zela. Irrist egin, eta300 metro amilduzen.

Azken asteetan egin duen eguraldiagatik, izotz plaka handiak sortu dira Pirinioetan. Hori dela eta, Euskal Mendizale Federazioak abisua eman die mendizaleei: jokatzeko arretaz mendian, eta material egokia eramateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.